1970-80 denboraldian lortutako bigarren postua ligan guztion oroimenean ‘garaiezintasun urtea’ bezala gogoratzen da. Urte horretan UEFA Koparako sailkapena lortu zen
Zozketak Reala Hungariako Ujpesti Dosza taldearekin gurutzatu zuen. Talde historikoa zen, Europan lehiatzera ohitua eta jokalari internazionalez josia, Andras Toth erdilaria edo, Torocsik aurrelaria bezala. Gainera, Realak itzulerako partida San Mamesen jokatu behar zuen UEFA-k Atotxa itxi baitzuen Interren aurkako partida zela eta.
Budapesten jokatutako joaneko partidan Realak merituzko banako berdinketa lortu zuen. Kardosek hungariarrak aurretik jarri zituen 62.minutuan eta Realak ordu laurdenera berdindu egin zuen Alonsok area kanpotik eginiko jaurtiketa bikain batekin.
Hungariarrek ez zuten kanporaketa galdutzat eman eta zailtasun ugari ipini zituzten itzuleko partidan, batez ere Celayetaren txartel gorria eta gero 31.minutuan. Lopez Ufarte zelaira sartu zenean, bigarren zatian, gauza aldatu egin zen, eta joaneko neurketan gertatu bezala, zutoinera joan zen bere erremate bat Satrusteguik aprobetxatu zuen 88.minutuan garaipenaren gola lortzeko.
Bigarren kanporaketan arerioa Zrojovka Brno txekiarra izan zen- Reala favorito zen bere une onenak bizi ez zituen talde baten aurka. Hala ere, talde indartsua zen fisikoki eta gainditzeko zaila.
Brnon jokatu zen joaneko partidan Realak bana berdindu zuen. Partida irabazteko aukerak izan zituen. Etxekoak aurretik jarri ziren Eliseo Murillok bere atean sartutako gol batekin, baina Uraldek berdinketa ipini zuen handik gutxira.
Itzuleko neurketan Satrustegiren bi gol, lehen hamar minutuetan, kanporaketa erabakita zegoela uste arazi zuten, baina Kotacekek 83.inutuan sartutako golak gol bakar batera uzten zituen txekiarrak aurrera egitetik. Sustua pasa eta gero, Reala Lokeren belgiarrarekin gurutzatu zen final zortzirenetan. Talde horretan Verheyen, Larsen edo Lato bezalako jokalari handiak zeuden. Reala ez zegen bere momentu onenean eta belgikarrak ziren faborito.
Belgikan jokatutako joaneko partidan etxekoek 1-0 irabazi zuten Latoren gol bakar batekin 47.minutuan. Arconadaren lan bikainak bizirik mantendu zuen Reala Atotxan kanporaketari buelta emateko esperantzarekin.
Realak bihotza bota zun baina 21.minutuan Latok sartutako golak eta Larsenena 52.minutuan aldapa gora utzi zuen dena. Realak ez zuen hainbeste zigor merezi. Hala ere, ez zuen etsi eta Lopez Ufarte penaltiz eta Zamoraren golek berdinketa jarri zuten markagailuan.