CD LEGANES 2-3 REAL SOCIEDAD

Final-zortzirenetara

Vídeo

Realak pauso sendoarekin egin du aurrera Errege Kopan. Gaur bi eta hiru nagusitu da Butarquen Isak eta Oyarzabalen (bi) golei esker.

Norgehiagoka azkar jarri da abantailan txuri-urdinentzat Isaken tanto polit batekin. Aurrelariak baselina batekin gainditu du etxekoen atezainaren irteera. Handik gutxira, beste buruz buruko batean, atezainak lehia irabazi dio suediarrari. Reala oso erraz iritsi da gora eta madrildarrak geldikako jokaldietan saiatu dira. Atsedenaldiaren atarian Mikel Oyarzabalek Villar gainditu du Olasagastiren pasea aprobetxatuz abantaila handiagotzeko.

Bigarren zatian bazirudien partidaren erritmoa apur bat jaitsi zela, baina etxekoek asmatu egin dute erasoetako batean eta horrek Imanolen mutilei erne egotera behartu die. Muñozen golak Leganes berpiztu du. Eta Muñozen binakakoarekin are gehiago, hamar minutu geroago. Reala erreakzionatzera behartuta zegoen eta azkar egin du. Oyarzabali egindako penalti batekin Mikelek berak aprobetxatu du hirugarren gola egin eta kanporaketa gainditzeko.

Reala final-zortzirenetan izango da. Ostiralean ezagutuko da aurkaria. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

CD Leganes: Villar, Rubio, Bustinza (kap), Gonzalez, Quintilla, Doukoure (Arnaiz, min.55), Eraso (Garcia, min.61), Muñoz (Garces, min.82), Randjelovic (Cisse, min.61), Merino eta Bautista (Pardo, min.55).

Real Sociedad: Ryan, Zaldua, Le Normand, Pacheco, Rico, Zubimendi, Merino, Olasagasti (Silva, min.81), Oyarzabal (kap), Januzaj (Portu, min.46) eta Isak (Djouahra, min.81).

Golak: 0-1 Isak, min.9. 0-2: Oyarzabal, min.43. 1-2: Muñoz, min.60. 2-2: Muñoz, min.70. 2-3: Oyarzabal (pen), min.74.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die etxeko Merino, Bustinza, Garces eta Quintillari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!