REAL SOCIEDAD 0-1 MANCHESTER UNITED

Final-zortzirenetara!

Vídeo

Reala zuzenean sailkatu da UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetarako. Txuri-urdinek multzoko lehen postuan bukatu dute, nahiz eta gaur gauean Reale Arenan huts eta bat galdu. Porrotik gozoena multzoko fase bikaina amaitzeko.

Partida laster hasi da maldan gora. Ingelesen lehen aukeran, ordu laurdena igarota, Garnachok Remiro gainditu du kontraeraso bat burututa. Partida erritmo motelago batean sartu da, eta txuri-urdinak ez dira De Gearengana arriskuz hurbiltzeko gai izan. Lehen zatiko azken txanpan, dena alde zuelarik, Cristianok baloia gorantz bidali du buruz burukoan. Reala salbatu da. Txuri-urdinen aukerarik onena abagune horren ondoren iritsi da. Gorosabelek sendo jaurti du De Gea proban jarriz, eta, aldaratzean, Marin berdintzeko zorian egon da. Atezainak, lurretik, ia abestutako gol bat zirudiena saihestu du.

Realak ondo hasi du bigarren zatia. Jabetza gehiago izan du eta, De Gea estu hartu gabe jarraitzen bazuen ere, sentsazio hobeak eskaini ditu. Guevararen jaurtiketa gurutzatu batek, posizio deseroso samarrean, ingelesen atezaina luzatzera behartu du. Horrela iritsi da neurketa azken minutuetara, emaitzaren tentsio logikoarekin. Realak ondo eutsi dio sendotasunari, neurriz eta baloiarekin denbora bere areatik urrun eramanez final-zortzirenetarako sailkapen bikaina lortzeko.

Gaur emaitzarekin jokatzen zen. Jakinda porrot txikienak ere balio zuela. Eta balio izan du. Bai horixe. Final-zortzirenetan ikusiko dugu elkar. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Aritz, min.59), Le Normand, Pacheco, Merino (kap), Zubimendi, Brais Méndez (Zubeldia, min.83), Marín (Navarro, min.59), Sorloth (Magunacelaia, min.83) eta Carlos Fernández (Guevara, min.73).

Manchester United: De Gea, Dalot, Lindelof (McTominay, min.58), Martínez, Shaw, Casemiro, Van de Beek (Rashford, min.58), Eriksen (Maguire, min.83), Bruno Fernandes (kap), Garnacho (Fred, min.83) eta Ronaldo.

Gola: 0-1: Garnacho, min.17.

Epailea: Kavakov (Bulgaria). Txartel horia erakutsi die etxeko Brais Méndez ta Carlos Fernándezi eta kanpoko Lisandro, Cristiano eta Daloti.

Asistentzia: 36.744 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!