ATLETISMOKO OHOREZKO MAILA

Finalera

Gure atletismoko taldeak paper bikaina bete zuen larunbatean Zaragozan ospatu zen Ohorzko Mailako Ligako bigarren jardunaldian. Txuri-urdinek maila aparta eman zuten eta garaipena lortu zuten Aragoiko frogan, ekainaren 16an jokatuko den finalerako sailkapena lortuz.

Iruñean orain dela hiru aste garaipena lortu zuten eta asteburu honetan errepikatu egin dute. Gainera, podiuma lortzeko aukerak dituzte. Lau talde daude momentuz zortzi punturekin berdinduta: FC Barcelona, Playas de Castellon, Fent Cami Mislata eta Reala. Bakarkako puntuen sailkapenean Reala bigarren da FC Barcelonaren atzetik.

Zaragozan gure atletek bakarkako hamar garaipen lortu zituzten 219 puntu erdietsiz. Paper esanguratsuena Javier Mariscal (21.39 segundu 200 metrotan) eta Gen Esteban Andreuk (47.40 segundu 400 metrotan) bete zuten.

Larunbatekoa, gainera, agur esateko eguna izan zen Iban Maiza eta Jonathan Perezentzat. Gure bi atleta hauek, azken bi hamarkadetan taldearen eredu izandakoak, azken aldiz lehiatu zuten ligan Realarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!