RC POLO 0-0 REAL SOCIEDAD (3-4)

Finalera!

Vídeo

Galanta. Gure belar hockeyeko taldeak bihar egingo du borroka liga txapeldun izateko. Txuri-urdinek RC Polo gainditu dute shoot-outetan partidan hutsna egin ostean. Jorge Perezen taldeak berriro ere teorian hobeagoa den talde bat menderatu du eta bihar Juniorren aurka arituko da balentria lortzeko

Txuri-urdinak ondo sartu dira partidara eta lehen aukera beraientzat izan da, baina Dlilak ez du asmatu azken metroetan. Lehen laurdena amaitu baino lehen Piñeiro kataluniarrak kanpora bidali du aukera argi bat. Bigarren laurdenean etxekoak hobeto aritu dira, donostiarrak gehiago estutuz. Hauek ondo defendatu dute, eta ez hori bakarrik, aukera pare bat izan baitituzte aurretik ipintzeko. Lehenbizi Virginia eta, ondoren, Patricia Maraña penalti korner batean, gertu izan dira txuri-urdinei abantaila emateko atsedenaldiaren aurretik.

Hirugarren laurdenean tentsioa gehiago antzeman da. Bi taldeei gehiago kosta zaie areetara iristea. Maldonado etxeko jokalariak izan du aukera, baina Mairna Helguera atezainak ongi geratu du jaurtiketa. Txrrina jo aurretik, Realarentzat aukera. Dalilaren urrutiko jaurtiketa ezin izan du inork area barrutik desbideratu. Azken laurdenean ez da aukera argirik izan. Horrela, partida shoot-out-etara joan da. Bertan, talde gipuzkoarra 3 eta 4 nagusitu da. Handiak. Merezita. Eta gehiago nahi dute. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!