Zuntza eta mugikorra

Finetwork Realzale Programarekin bat

Zuntza eta mugikorra Realzale programara iritsi dira. Finetwork, denboraldiko Realaren babesle nagusia, talde txuri-urdinaren fideltasun programara batu da, puntuak pilatzen dituztenak gero eta gehiago izan daitezen eta, horrela, bazkideek deskontuak izan ditzaten.

Realzaleek hainbat eskaintza esklusibo izango dituzte, lotura honen bitartez, Finetworken zerbitzuak kontratatzen badituzte.

Mugikorrerako, zuntzerako edo zuntz eta mugikorrerako tarifaren bat kontratatzen baduzu, dirua aurrezteaz gain, Realzale programarako puntuak pilatuko dituzu.

-          10 puntu Realzale, 24 GB, 50 GB edo 100 GB-ko zure mugikor tarifa kontratatzerakoan

-          15 puntu Realzale, zuntzaren edozein tarifa kontratatzerakoan.

-          25 puntu Realzale, mugikor+zuntzaren edozein tarifa kontratatzerakoan.

Puntu hauek kontratazioa egin eta hurrengo hilabetean kargatuko dira zure kontuan. Gainera, hurrengo urtean ere puntu kopuru berbera izango duzu, baldin eta, Finetworkeko bezero izaten jarraitzen baduzu eta zerbitzu berberak indarrean mantentzen badituzu.

Hamalau marka Realzale Programan

Gaur egun arte, hamahiru marka zeuden Realzale Programaren barnean. Orain, Finetworkekin egindako akordioari esker, hamalau dira. Iaz, 18.809 realzalek pilatu zituzten puntuak eta onurak jaso, gure marka bazkidetuetan egindako kontsumoari esker.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!