ATLETISMOA

Fitxaketa berriak

2018/2019 denboraldia hasi da ofizialki gure atletismo sailarentzat. Laister hasiko dira errepide, kross eta pistako lehiaketak eta zehazten joango da, pixkanaka, Ohorezko Mailako Kluben Ligan parte hartuko duen taldearen kideak nori zango diren.

Aurten talde txuri-urdinak maila handiko fitxaketak egin ditu dominengatik borroka egiteko. Hauek dira fitxaketa berriak: : Ibai Fernández (60 eta 100), Yeray Veróniz (60 eta 100), Javier Colomo (110 hesidun metroak), Diego Cabello (400 hesidun metroak), Eneko Carrascal (hirukoa eta luzera), Samuel Abascal (hesiak), Josu Erkizia (1.500), Martín Hernández (800), Álex Talo (longitud) eta Iñigo Ugena (pertika). Eskolako gazteek ere, apurka, aurrera pausoak eman ditzaten espero da. Bestalde, Reala utziko dutenak hauek dira: David Muñagorri (mailua), Carlos Gallego (hesiak), Arnau Parareda (800) eta Orkatz Beitia (100). Eskerrak eman nahi dizkiegu klubean egondako denboran egindako lana eta erakutsitako jarreragatik.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!