KORNER: PELIKULAK

“Futbol planetatik gatoz”

Vídeo

‘Ihesa ala garaipena’ eta ‘Diamantino’ izan ziren atzo protagonistak, futbolarekin harreman handia duten bi pelikula. Horregatik, Korner Festibala leku paregabea izan zen hauek ikusi ahal izateko. Begoña del Teso eta Carlos Marañon anfitrioien lanak egin zituzten filmak arindu eta testuinguruan jartzeko asmoz. Marañon ‘Ihesa edo garaipena’ pelikularen jarraitzaile agertu zen, zinemaren eta futbolaren klasiko handia, 1981ean John Hustonek zuzendutakoa.

Bestalde, del Tesok Cinemania zuzendariaren liburuaren pasarte bat gogorarazi nahi izan zuen. Bertan, egileak John Warken (filmazioan parte hartu zuen) galdera bat irudikatzen du: “Ihesa ala garaipena ez baduzu ikusi, zein planetatik zatoz?” Eta kazetariak zera erantzun zuen: “Futbol planetatik”. Arratsaldeko esaldi nabarmenetarikoa, filmaren garrantzia adierazteko, bai zineman baita futbolean ere.

“Korner Festibala eta Diamantino maite ditugu”. Begoña del Tesoren sarrera bikaina bigarren zinema-saio honentzat. Diamantino Gabriel Abrantes eta Daniel Schmidt portugaldarrek zuzendutakoa da. “Film eroa”, “oso arraroa, eta gainera Cannesen saritua izan zen”. Eta zinematik irratira. Korner Festibalak ez du atsedenik hartzen.

Gogora ezazu informazio guztia Kornerren kontsulta dezakezula.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!