GABONETAKO ALEBIN TXAPELKETA

Futbola eta ilusioa Zubietan

Alebin futbol festa martxan da. Gaur hasi da Gabonetako Alebin Txapelketa, ohikoa data hauetan. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimenak mila bat ume bildu ditu Zubietan Gipuzkoako 53 taldetan banatuta. Gogo izugarriak erakutsi dituzte urtea bikain amaitzeko. Egun bikaina izan da Zubietan. Gaurko partiden ostean bihar finalen txanda izango da. Ilusioa nagusi da egun hauetan Zubietan. Biharko azken partidatarako sailkatu diren taldeak hauek dira: Sanse, Danena, Tolosa, Kostkas, Urnieta, Antiguoko, Trintxerpe, Vasconia, Beti Ona, Elgoibar, Beasain eta Aizkorri.

 

GAURKO EMAITZAK ETA BIHARKO ORDUTEGIA

 

Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!