Zubietako instalakuntzak futbolaz beteriko igandea izango dute bihar. Goizean, gure neskek Sporting de Huelva hartuko dute z7 zelaian. Arratsaldean, 16:00tan jokatuko du A Jubenilak Getxoren aurka eta, arratsaldea ixteko, neurketa handia. Sansek hiru puntuak etxean utzi nahi izango ditu Barakaldoren aurka Jose Luiz Orbegozo zelaian 18:00etatik aurrera. Agenda:12:00: 'RFEF-ko Iberdrola Emakumezkoen Maila': Real Sociedad - Sporting de Huelva, z7 zelaian. 16:00: Jubenilen Ohorezko Maila: Real Sociedad - Getxo, z6 zelaian. 18:00: 2.B: Sanse - Barakaldo, Jose Luis Orbegozo zelaian.
