REAL MADRID 4-1 REAL SOCIEDAD

Gaindituta

Realak lau eta bat galdu du Santiago Bernabeun Real Madriden aurka. Txuri-urdinek aurrea hartu dute partidaren hasieran, baina madrildarrek emaitzari buelta eman diote eta askoz hobeagoak izan dira.

Partida ezin hobeto hasi da ligako zelai zailenetako batean. Carvajalek Silvari oina zapaldu eta jokaldia penalti argi batekin bukatu da. Oyarzabalek, hamaika metroetatik fidagarria beti, ez du barkatu gaueko lehena markatzeko. Hortik aurrera, etxekoak jaun eta jabe izan dira, baloiaren jabe egin dira eta asko estutu dute. Txuri-urdinek zurien lehen iritsierak zapuztu ahal izan dituzte, baina, hiru minututan eta lehen zatiko azken txanpan, markagailua iraultzea lortu dute. Lehenik, Camavingaren ezkerkada batekin, areaz kanpotik, Illarrak apur bat desbideratu duena, eta, handik gutxira, beste ezkerkada batekin, oraingoan Modricena, geldiezina. Alde horrek aitaren batean ihes egin du, baina oraindik berrogeita bost minutu aurretik hori aldatzeko.

Reala pixka bat gehiago luzatzen saiatu da aldageletatik igaro ondoren, baina arriskua etxekoen bitartez iristen jarraitu du. Benzema, area aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin, hirugarrena egitetik gertu egon da, baina Remirok eragotzi du. Frantziarrak ez du barkatu handik gutxira, baina VAR-ak baliorik gabe utzi du gola, Rodrygo jokoz kanpo zegoelako. VAR-a protagonista izan da berriro ere minutu batzuk geroago, falta bat zuzentzeko eta area barruan adierazteko. Oraingoan bai, Benzemak etxekoen hirugarren gola sartu du. Amaierarako hamar minutura, Asensiok laugarren eta azken gola lortu du.

Orain pilak kargatzea tokatzen da, Kontuan izanik datorren asteburura arte ez dugula partidarik izango, aurrekoetan ez bezala. Europako aukerek bere horretan jarraitzen dute, eta horren bila borrokatzen jarraituko dugu. Datorren igandean, beste hitzordu bat Reale Arenan, non Deportivo Alaves hartuko dugun. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Courtois, Carvajal (Lucas V., min. 84), E. Militao, Alaba, F. Mendy, Camavinga, Casemiro, Modric (D. Ceballos, min. 82), Vini Jr. (Marcelo, min. 82), Rodrygo (Asensio, min. 77) eta Benzema (kap.) (Mariano, min. 84).

Real Sociedad: A. Remiro, Zubeldia, Le Normand, Pacheco (Rafael, min. 46), Gorosabel, Zaldua (Aritz, min. 64), Illarra (kap.) (Zubimendi, min. 64), Silva (Djouahra, min. 46), Merino, Oyarzabal eta Isak (Sorloth, min. 80).

Goles: 0-1: Oyarzabal (p.), min. 10; 1-1: Camavinga, min. 40; 2-1: Modrić, min. 43; 3-1: Benzema (p.), min. 76; 4-1: Asensio, min. 79

Epailea: Gil Manzano. Txartel horia erakutsi die kanpoko Zaldua eta Merinori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!