REAL C 1-0 BEASAIN KE

Garaile derbian

Vídeo

Gure hirugarren taldeak garaipena lortu du gaur goizean Zubietan Beasainen aurkako derbian gol bakar batengatik. Txuri-urdinek oso ondo hasi dute partida eta berehala aurreratu dira markagailuan. Karrikabururen asistentzia eta Kortajarenaren ezkerkada area barrutik lehenengoa egiteko. Handik gutxira, Karrikaburu aldea handitzeko zorian egon da, baina bere jaurtiketa gurutzatua apur bat desbideratuta joan da. Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala, eta beasaindarrek hobeto bukatu dute lehen zatia, Lafuentek buruz egindako aukera argi batekin, baina kanpora joan dira gutxigatik.

Kanpokoek hobeto hasi dute bigarren zatia eta Reyesek, area barrutik egindako jaurtiketa indartsuarekin, neurketa berdintzeko oso gertu egon da. Gure bigarren filialak berehala erantzun du eta Kortajarenak, baloiak aurkari batean jo duen jaurtiketa baten ostean, langarekin egin du topo. Beasaindarrek estutu egin dute azken txanpan, gutxienez berdinketaren bila, baina gure hirugarren taldeak emaitzari eustea lortu du, baita kontraerasoan arriskua sortuere. Laugarren garaipena jarraian eta bosgarrena sei partidatan txuri-urdinentzat. Izugarria. Horrela, bigarren postuan kokatzendira. Datorren astean Deusto izango dute aurkari, hirugarren sailkatua.

Fitxa teknikoa:

Real C: Arana, Carbonell, Obeso (Sukia, min. 33), Zubillaga, Cantero, Zoilo, Kortajarena (Goikoetxea, min. 82), Gorrotxategi (Lespinasse, min. 56), Magunazelaia, Teijeira (Goñi, min. 56) eta Karrikaburu (Lespinasse, min. 82).

Beasain KE: Artetxe, Reyes, Eguren, Garmendia (Pita, min. 61), Aizpurua, Manuel, Eizagirre (Ordoñez, min. 68), Altzelai, Arzamendi, Lafuente (Iglesias, min. 80) eta Begiristain.

Gola: 1-0: Kortajarena, min. 14

Epailea: Rivas Etulain. Txartel horia erakutsi die etxeko Lespinasse eta Goikoetxeari eta kanpoko Altzelairi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!