Sansek garaipen garrantzitsua lortu du Osasuna B-ren aurka filialen arteko neurketan. Txuri-urdinek hiru eta bat irabazi dute nagusi izan diren neurketa batean.
Entretenigarria izan da lehen zatia, ausardia handiko bi talderekin aurrez aurre. Lehenengo minutuak nahiko parekatuak izan dira, gipuzkoarrek lehen gola sartu duten arte. Lobetek lortu du, kanpokoen akats bat aprobetxatu ondoren. Baina azkar erantzun dute nafarrek eta Barberok, area barruko jaurtiketa batekin, berdinketa egin du. Hamar jokalarirekin geratu dira hortik gutxira kanpokoak eta egoera horretan garaipena gertuago zegoen. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Zubimendik aurretik jarri ditu txuri-urdinak, Roberto Lopezen asistentzia bikain baten ondoren.
Bigarren zatian nagusi izaten jarraitu dute gipuzkoarrek. Eta neurketa erabakita geratu da Gorostidiren golarekin, eskuin hegaleko erdiraketa bati esker. Aukera asko ikusi ditugu Sanseren alde, baina hiru golak nahikoak ziren hiru puntuak lortzeko. Kontraeraso batzuetan ez dute urruti izan gola nafarrek, baina ez dute asmatu. Seigarren garaipena etxean zazpi neurketetatik. Zenbaki handiak gure filialarentzat.
Hurrengo astean, sentsazio positibo hauei jarraipena emateko helburua dute txuri-urdinek. Arenasen zelaia bisitatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Ramirez, Blasco, Aranbarri, Pacheco, Ezkurdia,´Zubimendi, Gorostidi, Djouahra, Lopez (Garrido, min. 73), Navarro (Alkain, min. 46), Lobete.
CA Osasuna B: Alvarez, Samuel, Endika, Liza, Berruezo, Santafe, Calvillo (A. Gabriel, min. 75), Hualde (Aranguren, min. 61), Herrando, Aimar, Barbero (Marcos Mendes, min. 72).
Golak: 1-0: Lobete, min. 12; 1-1: Barbero, min. 15; 2-1: Zubimendi, min. 43; 3-1: Gorostidi, min. 56
Epailea: Carralero Calvo. Txartel horia erakutsi die etxeko Blasco eta Aranbarriri. Kanpoko Herrandori bi txartel gorria erakutsi dio (min. 33).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin