Real C 2-1 SD Tarazona

Garaipen bikaina, baina saririk gabe

Vídeo

Real C-k garaipena lortu du gaur goizean Zubietan 2-1 SD Tarazonaren aurka. Gure bigarren filiala nagusi izan da hasieratik amaierara, eta markagailuan galtzen joan den arren, hiru puntuak lortu ditu. Nahiz eta garaipena eskuratu txuri-urdinak playoffetan sartzeko zorian izan dira. Hurrengo denboraldian gehiago.

Txuri-urdinek jokoan nagusi izaten hasi dute lehen zatia. Taldearen dinamika onak, aurkariaren areara iritsitako aukerek ez dute fruiturik izan. Lehen zatiaren erdialdean, Arrutik ia lortu du markagailua irekitzea, baina Llamasek arazorik gabe gelditu du aurrelariaren jaurtiketa. Donostiarrak ondoen zeudenean iritsi da aurkariaren gola. Aresok, areaz kanpotik, penalti puntura erdiratu du baloia eta Carlos Gonzalezek errematea egin du. Partidako bigarren berrogeita bost minutuetan gure bigarren filiala partida berdintzera atera da. Handik hamabost minutura Gonzalez de Herediak, berdegunera sartu berri, berdinketa lortu du, Guibelalderen pase bikaina eta gero. Gure hirugarren taldea hainbat aldiz heldu ondoren, Gonzalez de Herediaren bigarren gola iritsi da. Aurrelari txuri-urdinak ez du huts egin area kanpotik jaurtiketa zorrotz batekin, atezainak gelditu ezin izan duena.

Partida bikaina eta denboraldi bikaina egin du talde donostiarrak, garaipena lortu arren playoffetako saria gabe utzi du. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Fraga, Zubelzu, Lebarbier, Azurmendi (kap.), Guibelalde, M. Rodríguez (Ochieng, min. 87), Lizaso (G. de Heredia, min. 59), Arzak (Pontones, min. 53), E. García, Orobengoa eta Arruti (Mariezkurrena, min. 59).

SD Tarazona: Llamas, Pastor, Frau (Iribarren, min. 46), Royo (cap.) (Jou, min. 46), Razvan, Areso, Alonso, David, C. González, Carrasco (Galdón, min. 68) eta Mendes (Chavarria, min. 68).

Golak: 0-1: C. González, min. 29; 1-1: G. de Heredia, min. 61; 2-1: G. de Heredia, min. 74.

Epailea: Castellanos Argüeso. Etxeko taldeko E. García, eta kanpoko Royo, Frau, Alonso eta Pastorri atera die txartela. Eta Chavarria kaleratu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!