RCD ESPANYOL 0-4 REAL SOCIEDAD

Garaipen biribila

Vídeo

Realak huts eta lau irabazi dio Dani Jarque Kirol Hirian RCD Espanyoli, hasieratik bukaerara menderatu duten partida oso batean, garaipen biribila sinatzeko.

Txuri-urdinak hasieratik agertu dira fidagarri, eta bazekiten zer jokatzen zuten. Etxezarretak eta Gemmak abisu pare bat eman eta gero, Itxasok ez dio hirugarreneani barkatu. Nahikariren asistentzia eta Itxasoren jaurtiketa izugarria are kanpotik, Nicarten jo ondoren, ate barrura joan da. Donostiarrak ez dira konformatu eta bigarren golaren bila aritu dira, eta berehala iritsi dira; Nahikariren pase sakona eta Amaiurrek, buruz burukoan, ez du barkatu. Lehen zati bikaina eta partida bideratuta.

Bigarren zatian berdin jarraitu dute gipuzkoarrek. Markagailuan abantailarekin egon eta partida nahi zuten tokian izan arren, txuri-urdinek gehiago nahi zuten. Bere nahiak ez du mugarik. Nahikarik, Franssiren erdiraketa baten ondoren, hirugarren gola sartu du bigarren zutoinean egindako burukada baten ostean, eta gol horren laguntzaileak, partidako azken jokaldian, gol festa itxi du, inork gelditu ez duen eta jaurtiketa gurutzatu batekin amaitu den lasterketa baten ostean.

Bosgarren garaipena azken sei partidetan hirugarren postua lortzeko borrokan jarraitzeko. Erritmoa ez dadila gelditu. Datorren astean, gipuzkoarren arteko derbia Zubietan, Eibarren aurka. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Vani, Soldevila (Letti, min. 66), Anair, Brenda (C. Baudet, min. 55), E. Julve, Modin, Nicart (Xenia, min. 66), Debora G. (Corral, min. 55), Maya (Szymanowski, min. 79), Vanegas eta Sara.

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Nuria R., Itxaso, Gemma, Palacios (L. Baños, min. 46), Amaiur (Franssi, min. 67), Cecilia (N. Eizagirre, min. 77) eta Nahikari (Manu, min. 79).

Golak: 0-1: Nicart (b.a.), min. 20; 0-2: Amaiur, min. 33; 0-3: Nahikari, min. 76; 0-4: Franssi, min. 93

Epailea: Cebollada Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Debora G.-ri eta kanpoko Palaciosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!