Gure hirugarren taldeak beste garaipen bat lortu du etxean, kasu honetan bost eta huts CD Tropezonen aurka. Lehenengo zatia amaitu duen modu berean hasi du partida Real Ck: aurkariaren atea erasotzen. Hasi eta berehala, hirugarren minutuan, sartu du lehenengoa talde txuri-urdinak Asier Teijeiraren golari esker. Tropezonek aukera garbi bakarra izan du lehenengo zati guztian, baina ezin izan dute Egoitz Aranak defendatutako atean golik sartu. Hortik gutxira iritsi da gipuzkoarren bigarrena. Defentsatik aurkariaren bizkarrera egindako pase bat aprobetxatu du Loick Lespinassek atezainaren aurretik baloia hartu eta, atea hutsik zegoela, bigarrena egiteko. Partida oraindik eta gehiago okertu zaio Tropezoni bigarren golaren ostean, izan ere, epaileak Sergio Perezi txartel gorria erakutsi dio eta bat gutxiagorekin gelditu da talde kantabriarra. Zelaian jokalari bat gehiago zuela aprobetxatuz egin dute txuri-urdinek hirugarrena, Jorge Agirrek sartutako gol bati esker. Hiru eta hutsekoarekin itzuli dira aldageletara bi taldeak
Real Ck ez du erlaxatu nahi izan atsedenalditik bueltan, eta laugarrena egiteko aukerak izaten jarraitu du. Helburua 51. minutuan iritsi da Pablo Marinek egindako golari esker. Lau eta hutsekoarekin partidaren erritmoa asko lasaitu da, eta nahiz eta gipuzkoarrak Tropezonen atetik gertuago izan diren, bi taldeetako batek ere ez du izan gola egiteko aukera garbirik. Partida amaierara iristear zegoela Jon Baldak etxekoen bosgarrena egitea lortu du jaurtiketa gurutzatu bati esker. Partida borobila jokatu du gure hirugarren taldeak, eta berrogeita bost minutu oso onen ostean sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du. Datorren jardunaldian Real Ck Kantabriara bidaiatuko du CD Laredoren aurka jokatzeko. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real C: Egoitz Arana, Keman Sukia, Julen Zubillaga (kap.) (Gorrotxategi, min. 58), Alberto Dadie (Jon Balda, min. 76), Jorge Agirre, Asier Teijeira (Pontones, min. 58), Peru Rodriguez, Eneko Azurmendi, Loick Lespinasse (Garzon, min. 58), Pablo Marin (Recio, min. 66) eta Aitor Larrañaga.
CD Tropezón: Ivan Gonzalez (kap.), Alex Diaz (Picon, min. 46), Javi Delgado (Mario García, min. 63), Juan Fresno (Marco Ortega, min. 63), Pala, Pepin (Jorge Merino, min. 72), Cote, Angel Higuera, Sergio Perez, Adrian Zorrilla eta Javi Gutierrez (Perujo, min. 63).
Golak: 1-0: Asier Teijeira, min. 3; 2-0: Loick Lespinasse, min. 23; 3-0: Asier Teijeira, min. 43; 4-0: Pablo Marin, min. 51; 5-0: Jon Balda, min. 81
Epailea: Sanchez Alba. Txartel horia atera die Real Cko Asier Teijeirari eta CD Tropezoneko Coteri. Gainera txartel gorria erakutsi dio CD Tropezoneko Sergio Perezi (min. 26).