Argazkia: Unai Zabaleta

Vídeo

RACING DE SANTANDER 0-1 SANSE

Garaipen handia

Vídeo

Sansek huts eta bat irabazio dio Racing de Santanderri El Sardineron, azken txanpan donostiarren alde egin duen partida batean.

Jokaleku handi batean lehiatu dute gaurkoan txuri-urdinek. Eta ez dira kikildu, ezta gutxiagorik ere. Partida menderatzera eta garaipenaren bila atera dira hasieratik, maila honetako talde onenetako baten aurka. Aukerak, hori bai, ez ditugu asko ikusi. Lobeteren kanpora joan den jaurtiketa bat izan da lehen abagune argia. Handik gutxira eta kontraeraso batean, Cedricek barkatu egin du buruz burukoan. Atsedenaldia iritsi baino lehen, Alkain gola egiteko zorian egon da Navarroren pasearen ostean, baina atezainak jaurtiketa aldendu du.

Gidoi aldaketarik ez bigarren zatian, gipuzkoarrak neurketaren pisua eramaten eta etxekoak kontraerasoan saiatzen, gero eta arrisku handiagoarekin. Cejudok, bolea batekin, oso gertu izan du santandertarren gola. Erantzuna ez da asko luzatu eta Alkainek ere, jaurtiketa sendo batekin, abisua eman du. Partida galtzeko beldurra nagusi zen tarte batean sartu da. Baina txuri-urdinak ez dira konformatu puntu bakar honekin. Azken minutuan, berdinketak aldaezina zirudienean, gure filialaren gola iritsi da. Arambarriren burukada atezainak urrundu eta Ezkurdiak aldaratzea aprobetxatu du hiru puntuak eskuratzeko. Izugarria.

Hau garaipena. Kolpea mahai gainean gure futboleko historiko baten etxean. Laugarrena azken bost partidetan aurkari zuzen bat atzean utzi eta borrokan jarraitzeko. Hiru partida besterik ez dira falta lehen fasea amaitzeko. Datorren astean, Zubietan, azken-hirugarrena Portugaletaren aurka. Aupa Sanse!

Ficha teknikoa:

Racing de Santander: Lucas, Mantilla, Ceballos, Iñigo, A. Bustos (Capanni, min. 77), Soko (A. Traver, min. 65), Oscar Gil, Cedric (Jon Ander, min. 65), Isma Lopez, Riki eta Pablo Torre (Cejudo, min. 56).

Sanse: Ruiz-Zeberio, Arambarri, Pacheco, Ezkurdia, Petxarroman (Blasco, min. 83), Gonzalez de Zarate, Olasagasti, Alkain (Martin, min. 70), Aranzabe (Jiménez, min. 70), Navarro (Garrido, min. 59) eta Lobete.

Gola: 0-1: Ezkurdia, min. 89;

Epailea: Sanchez Alba. Txartel horia erakutsi die etxeko Oscar Gil, Riki, Isma Lopez, Cejudo eta Capanniri eta kanpoko Lobete, Gonzalez de Zarate, Olasagasti, Pacheco eta Martini.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!