SPORTING HUELVA 1-2 REAL SOCIEDAD

Garaipen handia

Vídeo

Realak meritu handiko garaipena lortu du La Orden zelaian Sporting Huelvaren aurka, birritan  markagailuan aurrea hartu eta ia 70 minutu hamar jokalarirekin jokatu ostean.

Txuri-urdinak oso fidagarriak eta eraginkorrak izan dira lehen zatian, abaguneekin eta joko onarekin, batez ere lehen ordu erdian. Gerturatze arriskutsu batzuen ostean, Amaiurrek ordu laurdena pasata lortu du lehenengo gola sartzea: Nuria Mendozaren pase luzea eta aurrelari txuri-urdinak ez du barkatu atezainaren aurrean. Eta handik gutxira, donostiarrek aldea handitu dute Luciaren erdiraketa baten ostean, Nahikarik errematatu duena barrurantz. Dena ondoegi zihoan eta, minutu batzuk geroago, Tejada kanporatu eta hamar jokalarirekin geratu diren arte. Partida berdindu egin da hemendik aurrera eta lan handia egitea tokatzen zen.

Bigarren zatia hasi eta berehala, konplikazio gehiago. Jokoa berriro hasi eta bi minutura, etxekoak partidan sartu dira Kantahen golari esker, Fisherren erdiraketa bat buruz errematatu ostean. Partida asko zabaldu da minutuek aurrera egin ahala, huelvarrak gero eta arrisku handiagoarekin iritsi dira txuri-urdinen atera, eta donostiarrak estutzen eta kontraerasoan aukeraren bat sortuz. Sufritu egin behar izan da emaitzari amaierara arte eusteko, baina merezi izan du. Hamar jokalarirekin 70 minutu jokatu ostean, hiru puntuko saria jaso dute. A zer meritua.

Laugarren garaipena azken bost partidetan, donostiarrak bosgarren postuan jartzeko, Championseko postuetatik gero eta gertuago. Datorren igandean RCD Espanyoli bisita egingo diote. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Sporting Huelva: Anna Buhigas, A. Carol, Falknor (Morilla, min. 87), Kanteh (Waldman, min. 81), M. Ramirez, D. Helena (Gey, min. 46), Pau (Fisher, min. 23), Ojeda, Castello (Santana, min. 46), Tanaka eta S. Garcia.

Real Sociedad: Quiñones, Maddi, N. Mendoza, Tejada, Lucia (Nuria R., min. 68), Maitane, L. Baños, Amaiur (Barbara, min. 79), N. Eizagirre (Gemma, min. 68), Cecilia (Itxaso, min. 37) eta Nahikari (Franssi, min. 79).

Golak: 0-1: Amaiur, min. 18; 0-2: Nahikari, min. 22; 1-2: Kanteh, min. 47

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko Ojeda eta Santanari. Kanpoko Tejadari txartel gorri zuzena erakusi dio (min. 26).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!