Real C-k ligako lehen partida irabazi du (0-3) denboraldi honetan Hirugarren RFEF mailan, Aurrera de Vitoriaren aurka. Donostiarrek atea ireki dute Saenzek 20. minutuan sartutako golari esker, eta horrela iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatian txuri-urdinak indartsu irten dira eta gol aukera ugari izan dituzte. Syllak 0-2koa jarri du markagailuan 62. minutuan eta handik gutxira Jakes Gorosabelek hirugarrena sartu du 70. minutuan. Gasteiztarrek ez dute erreakzionatzen jakin izan eta horrela bukatu da norgehiagoka. Partida izugarria jokatu du gure hirugarren taldeak, eta ziur gaude garaipen hau askoren artean lehena izango dela. Real C-k Alavesen hirugarren taldea jasoko du Zubietan hurrengo jardunaldian. Aupa Real!!
Fitxa teknikoa:
Aurrera de Vitoria: Carbajo, Terrazas, López de Juan, M. González (kap.), Gastaminza (Goikoetxea, min. 65), Aldabe, J. García, Ruiz de Arbulo (Sabando, min. 60), N. Díaz (Arizaleta, min. 75), Albizuri (Bustero, min. 46) eta Anduaga (Ruiz de Azua, min. 60).
Real C: Jiménez, Ruiz de Illa (Arana, min. 80), Oleaga, J. Gorosabel (Cabo, min. 71), Nebrada (Samuyiwa, min. 63), Ayo (kap.) (Cabo, min 67), Peral, Calderón, Elcano (Baro, min. 71), Sylla (D. López, min. 63) eta Saenz (Peral, min. 67).
Golak: 0-1: Saenz, min. 20; Sylla, min. 62; 0-3: J. Gorosabel, min 70.
Epailea: Ibon Quintanilla. Txartel horia erakutsi die etxeko Terrazas, Gastaminza eta López de Juani eta kanpoko Perali.