Sansek hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Amorebietari bi eta bi irabazita eta azken txanpan markagailuari buelta ostean.
Lehen zatia oso berdinduta eta ia aukerarik gabe egon da. Gipuzkoarrak asmo handiagoarekin ikusi zaie, partidaren bila gehiago joanez, baina ia arriskurik sortu gabe. Bizkaitarrek etengabe zaildu dute gure filialaren jokoa, lerro guztiak oso aurreratuta baizituzten. Lobete saiatu da desbideratuta eta arriskurik gabe joan den jaurtiketa batekin. Kanpokoen hurbilketa arriskutsu bakarra Ayesaren geldiketa onarekin amaitu da, Aldalurrek area aurrealdetik egindako errematearen ondorioz. Ezer gutxi gehiago lehen zati honetan.
Bigarren zatian ez da norgehiagokaren gidoia aldatu eta gure filialak garaipenaren bila jarraitu du. Lobete txuri-urdinak aurretik jartzeko zorian egon da area barrutik egindako erremate onarekin, baina Saizarrek saihestu egin du. Martinek ere gertu izan du gola falta jaurtiketa batekin, kanpora joan dena gutxigatik. Bizkaitarrek gora egin dute minutuek aurrera egin ahala, eta korner batean partidako lehen gola sartu dute, Unzuetak area barruan egindako aldaratze bat baliatuta. Txuri-urdinek estutzen jarraitu dute eta Alkainek oso gertu izan du gola bere jaurtiketarekin gure filialaren abagunerik onenean. Amaiera izugarri batean, gure filialak markagailuari buelta ematea lortu du Navarroren eta Garridoren golei esker. Ikusgarria.
Garaipena jardunaldia hirugarren postuan bukatzeko Amorebieta aurreratu ondoren. Datorren astean, partida Galen Real Union aurkari zuzenaren aurka. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Sanse: Ayesa, Arambarri, Gonzalez de Zarate, Ezkurdia, Pecharroman, Olasagasti, Turrientes (Garrido, min. 76), Martin (Alkain, min. 68), Navarro (Aldasoro, min. 90), Aranzabe eta Lobete.
SD Amorebieta: Saizar, Aldalur, Arregi, Bilbao, Unzueta, Molina (Garro, min. 87), Obieta (Orozko, min. 79), Alvaro (Etxaburu, min. 46), Seguin (Leiza, min. 59), Irazabal eta Sagastibeltza.
Golak: 0-1: Unzueta, min. 72; 1-1: Navarro, min. 87 (p.); 2-1: Garrido, min. 89
Epailea: Uson Rosel. Txartel horia erakutsi die kanpoko Molina, Alvaro, Unzueta, Obieta, Leiza, Sagastibeltza eta Arregiri.