FC ANDORRA 1-2 SANSE

Garaipen oso garrantzitsua

Vídeo

Sansek balio handiko garaipena lortu du eguerdi honetan Andorraren aurka Nou Estadi d 'Encampen (1-2). Horrela, garaipenaren bidera itzultzen dira asko landutako neurketa baten ostean.

Partida oso parekatua izan da lehen zatian, menderatzaile argirik gabe eta golez haragoko abagune argi gutxirekin. Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan Aguirreren banakako jokaldi bikain baten ostean. Gorka Gorosabel bakarrik utzi du atezainaren aurrean eta honek ez du barkatu lehenengo gola sartzeko. Etxekoen erreakzioa handik gutxira iritsi da: Yastinek neurketa berdindu du jaurtiketa indartsu batekin. Ekintza horietatik haratago, ez da iritsiera argi gehiegirik izan eta horrela iritsi gara atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi ostean, andorratarrak indartsuago atera dira eta erasoaren pisua eraman dute. Aukerarik arriskutsuenak kanpora joan den Lautaroren baselina bat eta Yastinen urrutiko jaurtiketa bat izan dira. Etxekoak gehiago estutzen ari zirenean iritsi da donostiarren garaipenaren gola: Adjabengek pase bikaina eman dio Carrerari, eta Gorkak 1-2koa sinatu eta denboraldi honetan bere hamargarren gola lortuz.

Izaera eta eraginkortasun handiko norgehiagoka gure bigarren taldearentzat. Urrezko hiru puntu garaipenaren bidera itzultzeko eta Malagaren aurkako hurrengo jardunaldiko partidari konfiantza osoz aurre emateko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

FC Andorra: Áron, Carrique, Edgar, Molina (kap.), Álex Calvo (Martí Vilà, min. 55), Akman (Minsu, min. 80), Álvaro M. (Marc Domènech, min. 55), Villahermosa (Le Normand, min. 69), Yeray, Yastin eta Lautaro (Marc Cardona, min. 69).

Sanse: Arana, Dadie (Garro, min. 73), Beitia (kap.), Kita, Balda, Carbonell, Aguirre (Oleaga, min. 81), G. Gorosabel (Eceizabarrena, min. 81), Astiazaran (Mariezkurrena, min. 71), Marchal (Adjabeng, min. 71) eta Carrera.

Golak: 0-1: G. Gorosabel, min. 10; 1-1: Yastin, min. 16; 1-2: Carrera, min. 76.

Epailea: José Antonio Sánchez. Txartel horia atera die etxeko Yeray, Álvaro M., Akman eta Martí Vilari eta kanpoko Beitia, Dadie, Aguirre, Balda eta Carbonelli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!