SANSE 2-2 CD MIRANDÉS

Helburua lortuta!

Vídeo

Sansek matematikoki lortu du LaLiga Hypermotionen beste urte batez mantentzea eta oraindik bi jardunaldiren faltan. Aurrekaririk gabeko arrakasta, nortasunaeta ausardia handia erakutsi duen talde batena, oso txapelketa zorrotzean. Txuri-urdinak birritan jarri da atzetik eta luzapenean berdindu du Dani Diazen gol bikain bati esker.

Norgehiagoka berdintasun handiz hasi da eta ez da abagune argirik egon. Ordu laurdena pasata kanpokoak aurreratu dira korner baten ostean, Medranok baloi bat aurkitu du area barruan eta Fragaren aurrean ez du barkatu. Donostiarrek berdinketa lortu ahal izan du kontraeraso bikain batean, baina Astiazaranen jaurtiketak ez du aterik ikusi Lebarbierren pasearen ondoren. Gorka Gorosabalek ere neurketa berdintzeko bi aukera on izan ditu, zorterik gabe. Gipuzkoarren berdinketa lehen zatiko azken minutuan iritsi da Beitiak sartutako burukada izugarriari esker Marchalek jaurtitako kornerraren ostean.

Bigarren zatia talde burgostarraren alde hasi da, lau minutura Bouzak berriro aurreratu baititu kanpokoak, burukada on bati esker. Txuri-urdinak bigarren zati osoan saiatu dira eta aldaketek freskotasuna ekarri dute. Dani Díaz golaren bila ibili da eta bi abagune on izan ditu, baina aurkarien defentsak berdinketa saihestea lortu du. Diazek berak, realzaleen artean nabarmenenak, saiatzen jarraitu du, eta saria eskuinetik egindako jaurtiketa batean bukatu den erdiraketa batean iritsi da, azkenean ate barruan sartu dena. Gola luzpanean eta berdinketa markagailuan!

Urrezko gol honek puntu bat berreskuratzeko eta gure bigarren taldeak hurrengo urtean bigarren mailan jokatzen jarraitzeko balio du. Zalantzarik gabe, mugarri historikoa amaierara arte saiatu den eta etorkizun handiko jokalariak dituela erakutsi duen taldearentzat. Zorionak!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Dadie, Beitia (kap.) (Ayo, min. 62), Kita, Agote, Lebarbier, (Eceizabarrena, min. 67) Carbonell, G. Gorosabel (J. Gorosabel, min. 82), Astiazaran, Mariezkurrena (Carrera, min. 61) eta Marchal (Díaz, min. 61).

CD Mirandés: Juanpa, Novoa (Pablo Pérez, min. 57), Cabello, Juan G. (kap.), Medrano, Thiago, Bauza, Ali Houary (Aaron, min. 71), El Jebari (Malsa, min. 81), Unax (Córdoba, min. 81) eta Carlos Fernández.

Golak: 0-1: Medrano, min. 17; 1-1: Beitia, min. 45+1; 1-2: Bouzá, min. 49; 2-2: Díaz, min. 90+3.

Epailea: José Antonio Villalobos. Txartel horia atera die etexeko Dadieri eta kanpoko Gutiérrez eta Novoari.

Ikusle kopurua: 2.101 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!