REAL SOCIEDAD 3-1 EDF LOGROÑO

Garaipen sendoa

Vídeo

Reala garaipenaren bidera itzuli da EDF Logroñoren aurka irabazi ostean hiru eta bat, hiru goleko aldearekin, oro har gipuzkoarrak nagusi izan diren partida batean.

Txuri-urdinen lehen zatia oso ona izan da, batez ere lehen ordu erdia: nagusitasuna, etengabeko jokaldi arriskutsuak eta eraginkortasuna. Partida hasi eta gutxira iritsi da etxekoen lehen gola, Nereak Cazallaren atzerantz egindako pase txar bat baliatuta. Donostiarrek garaipena bideratzeko golaren bila jarraitu dute, lortu duten arte. Atezainaren irteera txarra eta Barbarak, atea hutsik zegoela, bigarrena egiteko aprobetxatu du area kanpoko jaurtiketa batekin. Dena alde zegoela zirudien eta, errioxarren kontraeraso eskasetako batean, Lundinek emaitza mirruztu du. Lehen zati ona egin dute etxekoek, baina emaitza laburra izan dute zelaian ikusitakoa kontuan hartuta.

Bigarren zatia askoz berdinduago hasi da, aukera gutxirekin eta nagusitasun argirik gabe. Lehen zatiko arriskua sortu ez arren, txuri-urdinek lanean jarraitu dute eta hirugarren gola iritsi da: Palaciosek jaurtiketa egin du, atezainaren baloia urrundu eta eta Nahikarik, area barruko aldaratzea aprobetxatuta, garaipena bideratu du. Realak aukera gehiago izan ditu azken txanpan alde gehiagorekin irabazteko, baina zorionez ez da beharrezkoa izan.

Hiru puntu gehiago, oraingoz, laugarren postuan kokatzeko, Europako postuen atzetik. Asteazken honetan, txip aldaketa eta Erreginaren Kopako final-laurdenei aurre egitea, Zubietan, Atletico de Madriden aurka. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Nuria R., Itxaso, Gemma (L. Baños, min. 75), Barbara (Amaiur, min. 64), Palacios (Manu, min. 75), N. Eizagirre (Cecilia, min. 75) eta Nahikari (Franssi, min. 64).

EDF Logroño: Tajonar, Cazalla, Altamira, Velazquez, Guehai, Chini, Lundin (Luzuriaga, min. 76), Petersson (Nyman, min. 73), Valderas, Shilwatso (Jade, min. 61) eta Balleste.

Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 7; 2-0: Barbara, min. 23; 2-1: Lundin, min. 30; 3-1: Nahikari min. 58

Epailea: Diaz Garcia. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Cazallari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!