DEPORTIVO ABANCA 0-1 REAL SOCIEDAD

Garaipen sendoa

Vídeo

Realak huts eta bat irabazi du Deportivo Abancari egindako bisitan. Talde txuri-urdina oso laster jarri da aurretik eta partida osoan zehar emaitza mantentzeko gai izan da.

Partida modu ezin hobean hasi da Sánchez Veraren neskentzat. Etxeko taldeko defentsak, Raquelek, bere porteriarantz bidali du Lavogezen erdireketa, txuri-urdinak markagailuan aurreratuz. Deporrek ondo erantzun du eta berdinketa lortzeko hainbat aukera izan ditu. Olaya Leteren aurrean gelditu da, baina bere jaurtiketa ate gainetik joan da. Atezain txuri-urdina berriz ere protagonista izan da, Eva Diosen jaurtiketa geldituz. Reala geroz eta erosoago sentitu da eta bigarrena lortzeko abaguneak izan ditu. Lavogezek, lehenengo, eta Amaiurrek, geroago, jaurtiketa arriskutsuak egin dituzte. Inês Pereira atezaina bien saiakerak aldaratzeko gai izan da.

Bigarren zatia txuri-urdinen baloi jabetzarekin hasi da, baina bi taldeek izan dituzte aurkerak golak sartzeko. Amaiurek gertu izan du bigarrena, gutxigatik joan den burukada on batean. Etxekoek ere abagune arriskutsuak izan dituzte berdinketa lortzeko. Samararen jaurtiketa indartsua Letek kornerrera aldaratu behar izan du. Hurrengo jokaldian, Ainhoa Marinek buruz bilatu du gola, baina bere saiakera ate gainetik joan da. Nahiz eta Deportivo amaierara arte saiatu, ez du golik lortu, Sánchez Veraren neskek egindako lan defentsibo onarengatik.

Garaipen garrantzitsua sailkapeneko laugarren postura igotzeko. Datorren astean Athletic-en aurkako derbia jokatuko du Realak.

Ficha teknikoa:

Deportivo Abanca: Inês Pereira, Samara (Cris Martínez, min. 76), Raquel (kap), Vera, F. Lara (Altuve, min. 85), L. Martínez , P. Gutiérrez, Eva Dios (Bárbara, min. 65), Ainhoa Marín, Millene (Ana de Teresa, min. 76) eta Olaya. 

Real Sociedad: Lete, Lucía, Etxezarreta, Apari, V. Quiles (Izarne, min. 64), Cahynová, Andreia, N. Eizagirre (kap), Lavogez (L. Pardo, min. 55), Amaiur (Mirari, min. 64) eta Franssi (E. Guridi, min. 83).

Gola: 0-1: Raquel (b.a.), min. 4. 

Epailea: Trujillano Gallardo. Etxeko taldeko P. Gutiérrezi eta kanpoko N. Eizagirre, Lavogez, V. Quiles, E. Guridi eta L. Pardori erakutsi die txartel horia.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!