SEVILLA FC 1-2 REAL SOCIEDAD

Garaipena berreskuratzen dute

Realak garaipenaren bidea berreskuratu du Sevillaren aurka bat eta bi irabazi ondoren. Txuri-urdinak eraginkorrak izan dira, etxekoek sortutako azken minutuetako arriskutik ondo atera ondoren.

Hasiera ezinhobea izan da, azkeneko jardunaldiekin alderatuz. Gipuzkoarrek gola bilatu dute hasieratik, helburua lortuz. Barbarak, area ertzeko jaurtiketa batekin, lehenengoa sartu du baloiak aurkari batean jo eta gero. Hemendik aurrera etxekoek asko estutu dute, berdinketa oso gertu izanik, baina langak eta Mariasunek saihestu egin dute.

Bigarren zatia hasi eta berehala txuri-urdinek abantaila handiagotu dute. Kiana Palaciosek sartu du gola, Sevillak galdutako baloi bat aprobetxatu eta gero, area barruan hanka sartu eta baloia barrura bidaliz. Baina oraindik lanean jarraitu beharra zegoen. Andaluziarrek emaitza murriztu dute Virgy Garciaren falta jaurtiketa zuzen batekin. Azken minutuetan berdintzeko aukerak izan dituzte etxekoek, baina ondo defenditu du Realak hiru puntu oso baliotsu hauek lortzeko.

Bi aste barru, selekzioen neurketen ondoren, txuri-urdinek FC Barcelona jasoko dute Zubietan, gaurko garaipenari jarraipena emateko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Coll, Echeverri, Carmona, Aedo (V. Garcia, min. 58), Payne, Bores, Zdunek (Franco, min. 58), Cometti, Falknor (Rivero, min. 66), Albarrán, Karpova (Pinel, min. 75).

Real Sociedad: Quiñones, Lucía, Maddi, N. Mendoza, Iraia, Itxaso, L. Baños, M. Cardona (N. Eizagirre, min, 75), Palacios (Mirari, min. 90), C. Bautista (Etxezarreta, min. 66), Barbara (C. Blanco, min. 81).

Golak: 0-1: Barbara, min. 15; 0-2: Palacios, min. 50; 1-2: V. García, min. 67

Epailea: Peñalver Pearce. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Iraiari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!