Realak huts eta bat irabazi dio Bayer 04 Leverkuseni gaur arratsaldean Reale Arenan jokatu den lagunartekoan, denboraldiaren hasierara ahalik eta hobekien iristeko minutuak pilatzen jarraitzeko balio izan duena.
Lehen zatia oso parekatuta egon da eta abaguneak izan dituzte bi taldeek. Alemaniarrak bi aldiz aurreratu dira markagailuan, baina Frimpangek lehen minutuan eta Bonifacek handik gutxira sartutako golak baliorik gabe utzi dituzte, jokoz kanpo egon direlako. Txuri-urdinen artean onena Chok izan du Hradeckyk kornerrera aldaratu duen ezkerkada batekin. Puertak berriro aurreratu ahal izan ditu kanpokoak, baina Remirok saihestu egin du. Eta, atsedenaldia baino lehen, Braisen ezkerkada ikusgarri batek donostiarrak aurreratzeko balio izan du, Sadiqek eskuinetik egindako jokaldi on baten ondoren.
Bigarren zatian parekotasuna mantendu da, nahiz eta alemaniarrek baloiaren jabetza gehiago izan duten eta etxekoak defentsan sendo aritu diren. Lehen berrogeita bost minutuetan erritmoa oso altua izan da eta, horiek aurrera egin ahala, motelduz joan da eta markagailua ez da berriro mugitu.
Garaipen txuri-urdina Reale Arenan. Orain, aurredenboraldiko azken astean, Ipar-Ameriketan ibiliko dira Atletico (Mexiko) eta Betis (AEB) taldeen aurkako lagunartekoekin.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Remiro (Marrero, min. 46), Traoré (A. Sola, min. 41), Zubeldia (Martín, min. 74), Le Normand (Rico, min. 46), Aihen (Pacheco, min. 62), Zubimendi (G. de Zárate, min. 46), Merino (Turrientes, min. 41) (Olasagasti, min. 62), Cho (Barrene, min. 62), Brais Méndez (Marín, min. 62), Oyarzabal (kap.) (Take, min. 62) eta Sadiq (Carlos Fdez., min. 46).
Bayer 04 Leverkusen: Hradecky (kap.), Frimpong, Kossounou, Tapsoba, Grimaldo, Xhaka, Puerta, Hofmann, Adli, Boniface eta Wirtz. Palacios, Amiri, Arhur, Mbamba, Hlozek, Mounamay, Münz, Marsenic, Fosu Mensah eta Aourir-ek ere jokatu dute.
Gola: 1-0: Brais Méndez, min. 42
Epailea: Galech Apezteguía. Kanpoko taldeko Puerta eta Marsenic-i atera die txartela.
Asistentzia: 17.143 ikusle.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin