CE SABADELL 1-2 SANSE

Garaipena eta liderrak

Vídeo

Sansek beste garaipen bat lortu du, denboraldiko bosgarrena, Nova Creu Altan CE Sabadelli bat eta bi irabazi ostean. Txuri-urdinak, galdu gabe mantentzeaz gain, multzoko lehen postuan kokatzen dira egiten ari diren denboraldi ikusgarri honi esker.

Hasiera ezin hobea izan da gure filialarentzat. Lehen abagunean gola sartzea lortu dute: Zoilok ezkerretik erdiratu du, Baldak ezin izan du errematea egin eta Fiabemak, penalti puntutik jaurtiketa indartsua eginda, ez du barkatu. Ikusgarria. Donostiarrek estutzen jarraitu dute eta Azkunek, Ayesaren baloi luze baten ondoren, bigarren gola sartzeko aukera izan du, baina Ortolak eragotzi egin du. Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala etxekoen eraso batzuekin, baina Ayesa arriskuan jarri gabe. Domenechek, atsedenaldia baino lehentxeago area aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin aukera izan du, atezain txuri-urdinak arazorik gabe gelditu dueña.

Gure filialak aurkariaren atea bilatzen jarraitu du eta, partida berriro hasi eta minutu gutxira, bigarren gola iritsi da: Ruperezen erdiraketa, Azkunek bularrarekin baloia utzi eta Baldak, ezkerkada ikusgarri batekin, ez du area kanpotik barkatu. Beste gol bikaina. Etxekoek aurrera egin behar izan dute, eta Herrerak, Astalsek eskuinetik erdiratu ostean, lehen zutoinean buruz jotzea lortu du aldea murrizteko. Donostiarrek etxekoen saiakerak murriztea lortu dute eta kontraeraso azkarretan partida erabakita uzteko aukerak izan dituzte Azkuneren erremate pare batekin. Azkenean, lan asko egin ondoren eta sufrimendu handirik gab, gure filialak garaipena lortu du.

Hiru puntu gehiago, multzoko lehen postuan kokatzen den taldearentzat. Datorren astean, hori defendatzera Zubietan Arenteiroren aurka. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

CE Sabadell: A. Ortolá (kap.), Monroy (Doménech, min. 15), Sander, Pau Resta, Pujol (Nando, min. 60), C. Beitia (Gualda, min. 71), Moyano (Vladys, min. 60), Astals, C. Herrera, J. Carrión eta Manel.

Sanse: Ayesa, Rupérez (Beitia, min. 81), P. Rodríguez (Ochieng, min. 81), Cantero, Zoilo (kap.), Gorrotxategi, E. García (Lebarbier, min. 58), Dadie (Goti, min. 58), Azkune, Balda eta Fiabema (Orobengoa, min. 71).

Golak: 0-1: Fiabema, min. 4; 0-2: Balda, min. 57; 1-2: C. Herrera, min. 64

Epailea: Muresan Muresan. Txartel horia erakutsi die etxeko C. Herrerari eta kanpoko Gorrotxategi, Dadie eta Azkuneri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!