Realak gaur arratsaldean eman dio hasiera udako aurredenboraldiko lehen lagunartekoari. Txuri-urdinek 3-1eko emaitzarekin irabazi diote Madrid CFFri Vareako Udal Zelaian (Logroño). Donostiarrak nagusi izan dira hasieratik eta Nerea, partidako lehen jokaldian, gola sartzeko zorian egon da, baina bere errematea desbideratuta joan da. Aukerarik onena Lorena Navarrok izan du, langa jo duen urrutiko jaurtiketa batekin. Domeinuak gipuzkoarrena izaten jarraitu du, baina ez du beste aukera aipagarririk izan.
Bigarren zatia hasi bezain laster, Mirarik bigarren zutoinean burukada on batekin aurreratu ditu txuri-urdinak. Handik gutxira, Jensenek aldea handitzea lortu du, Jacquelinek ezkerretik erdiratu eta norvegiarrak area barruan errematatu ostean. Bi minutu beranduago, madrildarrek sortutako jokaldi arriskutsu bakarrenetakoan, Ana Gonzalezek baloia berreskuratu du area inguruan eta Olatz gainditu du buruz burukoan. Azken txanpan eta bigarren golaren antzeko jokaldi batean, Sarriegik garaipena erabakita utzi du Jacquelineok ezkerretik egindako barnekaldi baten ondoren. Sentsazio onak garaipenarekin aurredenboraldiko lehen proba honetan. Ostegunean, bigarren lagunartekoa Club de Regatas do Flamengo taldearen aurka Irungo Stadium Galen.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete (O. Santana, min. 46), Emma (Solozabal, min. 46), Etxezarreta (Tejada, min. 46), I. Arnaiz, Izarne (Bernabé, min. 46), Apari (Franssi, min. 46), Lorena (Sarriegi, min. 46), Viles, N. Eizagirre (kap.) (Jacqueline, min. 46), Intza (Jensen, min. 46) eta Amaiur (Mirari, min. 46).
Madrid CFF:
Golak: 1-0: Mirari, min. 47; 2-0: Jensen, min. 61; 2-1: Ana González, min. 63; 3-1: Sarriegi, min. 83
Epailea: Fernandez Firvida. Txartelik gabe.