Garaipena lortzetik gertu Albaceten (1-1)

Realeko emakumezkoen taldeak puntu bat lortu du gaur goizean bana berdindu eta gero Andres Iniesta Kirol Hirian Fundacion Albaceteren aurka. Igor San Miguelenek Carla Bautistak lortutako abantaila parekatu eta garaipena lortzetik gertu egon dira azken minutuetan. Baloi jabetza banatuta egon da lehen zatian bi taldeen artean, baina txuri-urdinak izan dira aukera garbienak sortu dituztenak. Lehen ordu laurdena bete baino lehen, Nerea Eizaguirre atezainaren aurrean gelditu arren, ezin izan du gainditu. Atsedenaldira iritsi aurretik, Itxaso Uriartek gora bidali du area barruko aldaratze bat. Bigarren berrogeita bost minutuak bide beretik jarraitu dute. Dominatzaile argi bat gabe, gol abaguneak ez dira azken ordu laurden arte iritsi. Etxekoen lehen agerraldi serioan, Carla Bautistak sarera bidali du Alba Redondoren erdiraketa bat. Gipuzkoarren erreakzioa segituan iritsi da. Nahikari Garciak baloi on bat ipini dio Naiara Beristaini, honek indartsu amaitu zezan. Azken uneetan, Aintzane Encinasek izan du garaipenaren gola, baina ezin izan du atera bidali Naiara Beristainen erdiraketa bat. Reala zortzigarren kokatzen da zazpi punturekin, jardunaldia amaitu aurretik. Sportin Club de Huelva izango da hurrengo arerioa Zubietan. Fitxa tenikoa:Fundación Albacete: De Toro, Sanchez, Padilla, Martin (Palomino, min. 46), Martinez, Redondo, Bautista (Muñoz, min. 78), Costa, Matsukawa (Fernandez, min. 71), Portales (Arranz, min. 58), Perez. Real Sociedad: Cris, N. Sanchez, Soldevila, N. Mendoza, Ramajo, Etxezarreta (Aintzane, min. 78), Itxaso, Cirauqui (Beristain, min. 54), N. Eizaguirre (Leyre F., min. 53), Manu, Nahikari. Golak: 1-0: Bautista, min. 75; 1-1: Beristain, min. 78. Epailea: Rives Leal. Txartel horia erakutsi dio etxeko Palominori. Tekniko txuri-urdinak, Igor San Miguelek, positiboki baloratu du berdinketa “atzetik jarri eta gero ordu laurden baten faltan. San Miguelek “taldearen izaera” aipatu nahi izan du, “berdinketarekin konformatu ez eta garaipenaren bila joan dira”. Hurrengo igandeko partidari begira Sporting de Huelvaren aurka, entrenatzaileak “partida zail bat” espero du, non “lasaitasuna izan beharko dugu baloiarekin aukerak sortzeko”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!