REAL C 2-0 UD ARETXABALETA

Garaipena urtea ixteko

Vídeo

Real C-k garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Zubietan Aretxabaletari 2-0 irabazita. Donostiarrek erritmo bizia erakutsi dute hasieratik, etengabeko aukerak sortuz eta aurkariaren arean arriskua pilatuz.

Txuri-urdinek lehen zatiko abagunerik argienak izan dituzte, batez ere golean bukatu ez duten Samuyiwak ezker hegaletik egindako hainbat barneraldi. Kanpokoentzat arriskutsuena Aizpuruak area barruan egindako erremate batekin etorri da, baina Tompak bikain urrundu du. Handik gutxira, Elkanok eta Samuyiwak markagailua ireki ahal izan dute bi jaurtiketa indartsuekin, baina ez dute asmatu. Eta azkenean, saiakera batzuen ondoren, Cabok 1-0ekoa egin du aldaratze bat aprobetxatuz, Manu Saenzen langan jokako erremate baten ondoren.

Bigarren zatian, txuri-urdinek abantaila handitu nahian jarraitu dute. Samuyiwa, lehen zatian bezain gogotsu, neurketako bigarren gola egitetik oso gertu geratu da eskuinkada batekin. Zoritxarrez, Zanguituk atepetik atera du baloia. Aurkariek ezin izan dute Tompa gainditu. Luzapenean, donostiarrek norgehiagoka erabakita utzi dute Danel Lopezen gol bati esker. Horrela, gure hirugarren taldeak garaipen batekin amaitzen du urtea, sendotasuna eta joko ona erakutsiz. Hurrengo jardunaldian Cultural Durangoren aurka jokatuko dute etxetik kanpo, berriz ere hiru puntu lortzeko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Real C: Tompa, Segurola (kap.), Oleaga, Cabo (Ruiz de Illa, min. 78), De Orue, Arana (Larralde, min. 78), Froilán (Peral, min. 56), Elcano (D. López, min. 70), Samuyiwa, Sáenz (Shuaib, min. 78) eta Garitaonaindia. 

UD Aretxabaleta: Muguerza, Madina, Lasagabaster, U. Sánchez (Cebrino, min. 46), Zanguitu, Ugalde, Ibarrondo, Eñaut (Salamanca, min. 26), Aizpurua (cap.) (Beloki, min. 73), Lucas F. (Eraña, min. 85) eta Lasa (Fernández, min. 73).

Golak: 1-0: Cabo, min. 32; 2-0: D. López, min. 90.

Epailea: Alberto San Pedro. Txartel horia atera die etxeko Garitaonaindiari eta kanpoko U. Sánchez, Lucas F., Cebrino e Ibarrondori. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!