Sansek 5-1 galdu du gaur gauean UD Almería Stadiumen txapelketako talde indartsuenetako baten aurka non txuri-urdinek ez duten bere eguna izan.
Talde andaluziarra azkar jarri da aurretik, Miguelen golarekin laugarren minutuan, Fragak baloia harrapatu ezin izan duen ekintza baten ostean. donostiarrak berdintzen saiatu dira, eta Astiazaran lortzetik oso gertu egon da, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu baten bidez. Baban jo ondoren, baloiaren ibilbidea aldatu da, eta etxekoen atezainak geldiketa on bat egin behar izan du. Handik gutxira, ordea, bigarren gola sartu du: Lopyk area kanpotik jaurti du, baloiak defentsa batean jo eta aldaratzea Arribasi erori zaio ate aurrean gola egiteko. Sansek ez ditu besoak jaitsi eta golaren bila jarraitu du Boninik azken unean urrundu duen Ibai Aguirreren aukera argiarekin. Astiazaranek ere zutoinetik oso gertu atera den jaurtiketa bat egin du lehen zatiko azken minutuetan.
Aldageletatik igaro ostean, Almeriak nagusi izaten jarraitu du, eta Arribasek bere bigarren gola sartu du. Beitian jo ondoren, baloiaren ibilbidea aldatu da, Fragarentzat ezinezkoa eginez. Handik gutxira, txuri-urdinek aldea murriztu dute korner batean: Gorosabelek buruz luzatu du, eta Carrerak, bigarren zutoinera iritsita, denboraldiko bere hamahirugarren gola sartu du. Etxekoek, ordea, berehalako erantzuna eman dute. Fragak penaltia egin du Diazen pase labur baten ostean eta Embarbak laugarren gola egin du hamaika metroetatik. Azken txanpan, Alex Muñozek bosgarrena sartu du.
Porrot gogorra donostiarrentzat almeriarren asmatzeak markatutako norgehiagokan. Gipuzkoarrek dinamika aldatzea bilatuko dute Anoetan Eibarren aurka astean zehar jokatuko den jardunaldian.
Fitxa teknikoa:
UD Almería: Andrés Fdez., Luna (Chirino, min. 46), Nelson Monte, Bonini, Álex Muñoz, I. Baba, Lopy (Džodić, min. 69), Arnau (Morci, min. 69), Embarba (kap.), Arribas (Nico Mr, min. 69) eta Miguel (Soko, min. 77).
Sanse: Fraga, Dadie, Beitia (kap.), Kita, Balda (Agote, min. 79), Carbonell (Eceizabarrena, min. 79), Aguirre, Astiazaran (Mariezkurrena, min. 61), M. Rodríguez (G. Gorosabel, min. 61), Marchal (Díaz, min. 61) eta Carrera.
Golak: 1-0: Miguel, min. 4; 2-0: Arribas, min. 19; 3-0: Arribas, min. 56; 3-1: Carrera, min. 66; 4-1: Embarba (pen.), min. 70; 5-1: Álex Muñoz, min. 78.
Epailea: Salvador Lax. Txartel horia atera die etxeko Lopy eta Embarbari eta kanpoko Carbonell, Carrera, Fraga, Aguirre eta Dadieri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin