Garaipenak ihes egin du (1-1)

Vídeo
Denboraldi hasiera honetan Realeko emakumezkoen taldeak ez du zortea bere alde. Gaur azken unean garaipena ihes egin zaie txuri-urdinei. Gure jokalariak lan izugarria egiten ari dira, baina RCD Espanyolen aurka gertatu zaien bezala, xehetasun txikiek gauzak zailtzen ari dizkiete gipuzkoarrei. Gaur bi puntuek ihes egin dute, baina aurrera jarraitu beharra dago. Igor San Miguelek zuzendutako jokalariak oso ondo atera dira zelaira. Argitasunez iritsi dira aurkariaren areara eta aukera arriskutsuak sortu dituzte. Lehen hamabost minutuak iritsi aurretik, Manuela Lareok aurretik jarri ditu txuri-urdinak. Baina, poliki-poliki, katalan taldeak gora egin du eta Cristina Cornejoren arean arriskua sortu du baloi geldituko zenbait jokaldietan. Leyre Fernandezek eta Nahikarik bigarrena sartzetik gertu izan dira baina ez dute asmatu errematean. Bigarren denbora trabatuago izan da. Gipuzkoarrei gehiago kosta egin zaie neurketa kontrolatzea berdinketa bilatu duen arerioaren aurreran. Hala ere, aukera argienak etxeko taldearenak izan dira. Bai Nahikarik bai Maria Diazek partida ixteko aukera izan dute baina ez dute lortu. Honela, amaierarako lau minutu falta zirenean, Anair Lombak berdinketa lortu du. Etxekoek azken unera arte borrokatu dute baina zorterik gabe. Realak orain bi aste izango ditu aurretik lanean jarraitzeko eta Albaceten jokatuko duen hurrengo partida prestatzeko. Datorren asteburuan ez da ligarik egongo selekzioen neurketak direla eta. Fitxa teknikoaReal Sociedad: Cristina Cornejo, Nuria Sánchez, Iraia Iparragirre (Paola Soldevila, min.66), Nuria Mendoza, Sandra Ramajo (cap), Cristina Pizarro, Itxaso Uriarte, Naiara Beristain (Aitzane Encinas, min.80), Leyre Fernández (María Díaz, min.68), Manuela Lareo (Ane Etxezarreta, min. 58) eta Nahikari García. RCD Espanyol: Norma Méndez, Nuria Garrote, Inés Juan, Helena Serrano, Estíbaliz Torralbo (Sara del Estal, min.75), Elba Vergés, Pilar Garrote (Carola García, min.60), Anair Lomba, Cristina Baudet, Paloma Fernández eta Elisa del Estal (Brenda Pérez, min.60) Golak: 1-0: Manuela Lareo, min.14. 1-1: Anair Lomba, min.86. Epailea: Álvarez Fernández. Txartel horiak atera dizkie Nuria Garrote, Estíbaliz Torralbo, Norma Méndez eta Anair Lomba kanpoko jokalariei.Gertakariak: Bularreko Minbiziaren Aurkako Egun Mundiala dela eta, txuri-urdinek besoko arroxekin jokatu dute gaurko partida.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!