CLUB EGARA – REAL SOCIEDAD (IGANDEA 12:45)

Garaipenaren bila

Junior FC-ren aurka sufritutako porrotaren ondoren, txuri urdinek berriro ere Kataluinara bidaiatuko dute asteburu honetan, oraingoan Tarrasara, Egara taldearen aurka jokatzeko. Talde hau seigarren postuan kokatuta dago, Realak dituen puntu berdinekin, Beraz, partidua lehiakorra aurreikusi daiteke. Partida igandean izango da 12:45etan Tarrasan

Realak asteburuan Junior -en aurkako porrot gogor bat jasan zuen, baina etxetik kanpo lehenengo hiru puntuak lortzeko ideiarekin bidaiatuko du sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. 

Bestalde, bigarren taldeak lehen porrotak jasan zituen Linia22 eta Egara-ren aurka. Asteburu honetan lehen partida jokatuko du etxean CH Pozuelo-ren aurka, igandean 12:30etan.


IBERDROLA Txapelketaren aurkezpena


Ostegun honetan belar hockey-aren IBERDROLA Txapelketa aurkeztu zen Madrilen. Aurkezpenera talde bakoitzaren jokalari bat joan zen, eta Nereba Belzunegi izan zen Realaren ordezkaria. Guztiak posatu zuten txapelketaren trofeoarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!