Igandekoa ez zen egun zoriontsua izan kirol arloan, baina Partidu Inklusiboenaren ospakizunak familia txuri-urdin osoa harro sentiarazi zuen Realak gipuzkoar gizarte osoari helarazi nahi dizkion printzipio eta balioak kontuan izanda.
Topaketaren atarian hainbat jarduera egin ziren errealitate sozial desberdinak ikusarazteko. Realeko jokalari ohien eta Genuine taldearen arteko partidatxo bat egon zen, baita beste joko batzuk ere elkarte laguntzaileekin. Ereserkia eta hamaikakoa zeinu-hizkuntzan jarraitu ahal izan ziren, jokalariak "Inklusioa indar" lelodun kamiseta batekin zelairatu ziren, Genuine taldeak ohorezko sakea egin zuen, Verdini taldea zelai erdian aritu zen atsedenaldian... Jarduera guztiek izendatzaile amankomun bat izan zuten: inklusioa.
Real Sociedad Fundazioak bultzatu du ekimena, World Football Summit eta Integrated Dreams erakundeekin lankidetzan. Ekimenaren helburua da errealitate sozial desberdinak ikusaraztea eta kirolean eta gizartean aniztasunak duen balioa azpimarratzea. Partida hau tresna indartsua izan da oztopoak hausteko, pertsonak batzeko eta jokalekutik askoz haratago doazen aukerak sortzeko.
Nazioarteko proiekzioa duen ekimen hau abian jartzea beste mugarri bat da Real Sociedad Fundazioak inklusioaren alde aurrera egiten jarraitzeko ezarri duen erronkan. Konpromiso horren ondorioz, Partidu Inklusiboenaren egunean egin ziren ekintzek jarraipena izango dute klub txuri-urdinaren jardueran.
Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/466/7/9178e02b-0286-41bd-abf5-0664e7036561.pdf