Ez da partida erraza izan. Zelaian gertatu denaz alde batera utziz, Valentziako gertaerek bizitza baldintzatu dute, eta, nola ez, baita futbol. Tragediaren irudiak guztien buruan ibili arren, talde txuri urdinak isolatu eta garaipena lortu du, bide onera itzultzeko. Kubok lehen zatian sartutako gol batek eta Oyarzabalek bigarrenean penaltiz sartutako beste batek garaipena berretsi dute donostiarrentzat.
Realak ondo hasi du partida. Kubok ez du errematatzailerik aurkitu hasieran. Ondoren, Sergiok alboko falta bat atera du eta Aramburuk, bigarren zutoinean, ez du errematea egin. Norgehiagoka berdinduta egon da. Ordu erdia pasata, banakako jokaldi distiratsu batean, Kubok lehen gola egin du. Luzapenean bi taldeek aukerak izan dituzte, baina markagailua ez da mugitu atsedenaldira iritsi aurretik.
Bigarren zatian etxekoek neurketa estutu dute. Lukebakiok aukera ona izan du, eta gora bidali du jaurtiketa. Bigarren zatiaren erdialdean abantaila bikoiztea lortu du Realak Zubimendiri egindako penalti bati esker. Oyarzabalek gola lortu du. Hortik, txuri-urdinek ondo kontrolatu dute norgehiagoka, nahiz eta etxekoek aukeraren bat izan aldea murrizteko.
Garaipen honek bide onera itzultzeko eta taldearen aukeretan sinesten jarraitzeko balio du. Orain, Europaren bila. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Sevilla FC: Ferllo, Carmona, Marcao (Sow, min.73), Kike Salas, Pedrosa, Gudelj (kap), Sambi (Peque, min.80), Juanlu (Isra, min.73), Lukebakio, Idumbo (Navas, min.25) e Isaac (Iheanacho, min.80)
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Aguerd, Javi López (Aihen, min.93), Zubimendi, Sucic, Sergio Gómez (Magunazelaia, min.89), Brais Méndez (Olasagasti, min.80), Take y Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.80)
Golak: 0-1: Take, min.34. 0-2: Oyarzabal (pen), min.68.
Epailea: Muñiz Ruiz. Txartel horia erakutsi die etxeko Isaac eta Marcao jokalariei eta kanpoko Sergio Gómez jokalariari.