RC JOLASETA 1-2 REAL SOCIEDAD

Garaiz erreakzionatu dute

Gure belar hockeyko taldea garaipen garrantzitsu batekin itzuli da Getxotik, nahiz eta lehen zati txar bat gainditu behar izan duten emaitza irauli eta Jolaseta menderatzeko.

Ivan Lorenteren taldea ez da ondo sartu neurketara eta markagailuan azpitik ikusi du bere burua atsedenaldian. Txuri-urdinak suspertu egin dira eta markagailuari buelta eman ahal izan diote Leire Larrañagaren eta Ione Albaren golei esker. Jolasetak borroka gogorra aurkeztu du, baina gipuzkoarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute. Igandean, Zubietan, Terrassa CDaren aurka partida.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!