Harro gaude garenaz, gipuzkoarrak izateaz. Hori dela eta, Real Madrilen aurka jokatuko den partidaren atarian, munduari "Made in Gipuzkoa" lelodun mosaiko bat erakutsiko diogu. Une berezia izango da.
Zaleok zuen eserlekuetan aurkituko dituzue kartoi meheak, eta jokalariak zelaira ateratzean eta Realaren ereserkia entzuten denean altxatzeko eskatuko dizuegu. Mosaiko hau, gainera, sariarekin dator. Loreak Mendian-i esker, Gabonetako erosketetan %20 deskontua izango duzue denda fisikoetan (urtarrilaren 5era arte), kartoi meheetan aurkituko dituzuen baldintzak betez.
Reala Zuzenean
Gaur Reale Arenan ospatuko den festa partida hasi baino lehen hasiko da. Beraz, denborarekin zelaira iristea eskatzen dizugu, 20:30ak aldera ahal izanez gero. Reala Zuzenean larunbatean itzuliko da. Oraingoan trikitixaren txanda izango da, Esne Beltzako Xabi Solano Maiza protagonista dela. Informazio gehiago hemen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin