Reala Boisen dago eta gaurkoan “Zortziak Bat” Euskal Diaspora eta Kultura Adierazpenei Buruzko Nazioarteko Sinposioan hartu du parte klubaren delegazioak.
Basque Studies Foundation izan da sinposioa antolatu duen erakundea, Basque Studies at Boise State University eta Basque Educational Organization (BEO) entitateekin batera.
Athletic Clubeko ordezkariekin batera, identitateari buruz gogoeta egin dute parte-hartzaileek. Euskal taldeek euskal diasporarekin dituzten loturak ere azpimarratu dituzte. Eta azkenik, kirolak, eta bereziki futbolak, gizartean duen inpaktua eta hortik eratorria den erantzukizuna jarri dute mahai gainean.
Arratsaldean, areto jendez lepo zegoela, “WE ARE REAL BOISE” dokumentala aurkeztu da. Boiseko euskal komunitatea ezagutzeaz gain, Ipar Amerikako Realaren lehen peñaren inaugurazioa ere ikusteko aukera izan dute bertaratu diren lagunek.
Agenda honi esker, Realak nazioartean duen presentzia sustatzen jarraitzeko apustua egin du. Azkenik, klubak Boiserekin duen harremana sendotzen jarraitzeko asmoa adierazi du, bi herrialdeen arteko lotura historikoa baliatuz.