Euskal Herria Kopako finalak aurkeztu dira gaur. Realak ordezkaritza izango du A eta B mailetako finaletan. Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria, Helene Arruabarrena eta Matilde Etxeberria harrobiko jokalariekin batera, gaur Berazubin egin den aurkezpen-ekitaldian izan dira.
Lehen taldeak atzo ezagutu zuen EH Kopako finalean gainditu beharreko aurkaria eta Athletic Club izango dute aurrez aurre. Berazubin neurtuko dituzte indarrak, irailaren 1ean, 16:00etatik aurrera. Finalaren pizgarriaz gain, liga erregularra hasi aurreko aurredenboraldiko azken erronka da, eta, beraz, Sanchez Verak azken doikuntzak egiteko erabiliko du norgehiagoka.
Bigarren taldeari dagokionez, Bizkerre izango dute aurkari igande honetan, irailak 1, 12:00etatik aurrera Fanderia zelaian (Orereta). Gorka Alvarezen taldeak aurredenboraldian jokatuko duen azken partida izango da baita ere, hori dela eta, lehen titulua irabazteko aukeraz gain, garrantzitsua izango litzateke garaipen bat lortzea ligaren hasierari begira.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin