GOGORATZEKO GOLAK

Gaur finalaurrekoetan egongo ginateke

Vídeo

Gaurko 'Gogoratzeko golak' amets egiteko aukerak ematen ditu. Orain dela 27 urte, datorren osteguneko Camp Nou-eko egoera berdintsu bat bizi izan genuen. Kopako final-laurdenak, 0-1 aurkako joaneko emaitza, eta talde handi bat aurrean, Johan Cruyff-en 'Dream Team' taldea, hain zuzen. Katalan eta gipuzkoarren arteko partida handi batean, 90 minutuak 2-3 emaitzarekin itxi ziren, Aldridgen bi golekin eta Mentxakaren beste batekin. Emaitza horrekin, Realak sailkapena lortuko luke oraingo araudiarekin. Baina kanpoko golen araua ez zen aldatu oraindik eta luzapena jokatu zen. Denbora honetan, etxekoek berdindu zuten eta, ondorioz, etxekoak kanpoan gelditu ziren. Pena bat izan zen, baina pizgarri bat da osteguneko partidarako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!