Sanse 1-1 CE Sabadell

Gazi-gozoa

Vídeo

Sansek bana berdindu du Zubietan CE Sabadellen aurka. Sergio Franciscoren mutilek, azken unera arte irabazten joan diren arren, ezin izan dute garaipena lortu etxean.

Talde bisitaria nagusitzen hasi da. Hasi eta bost minutura, Restak area kanpotik jo du, baina bere jaurtiketa arazorik gabe gelditu du Marrerok. Gure filialak euren hutsunea aurkitu dute partidan. Behin baino gehiagotan saiatu dira, baina ezin izan dute partidan aurrea hartu. Lehen zatiaren erdialdean, txuri-urdinen jokaldi on baten ostean, Marinek area kanpotik jaurti du aldaratze baten ostean, baina bere jaurtiketa langa gainetik joan da. Talde bisitaria kontraerasoan saiatu da. Herrerak, jaurtiketa gogor batekin, gure atezaina ezustean harrapatzea bilatu du, baina arazorik gabe gelditzea lortu du.

Bigarren zatian gol gosez hasi dira mutilak. Hiru minutu baino ez dira igaro eta Gabilondok, jaurtiketa on batekin, aurkariaren defentsaren akats baten ondorioz lehenengoa sartzea lortu du. Katalanek berdinketa lortu nahi izan dute txuri-urdinen areara iritsita, baina ez dute asmatu. Amaierarako hamabost minuturen faltan, arlekinatuek saskiratzea lortu dute, baina Kopotunen golak ez du gora egin, jokoz kanpo baitzegoen. Aurkaria ondoen zegoenean iritsi da bere gola. Herrerak jaurtiketa gurutzatu bat egin du, baina Marrerok ezin izan du ezer egin. Azken minutuetan, kataluniarrek jokalari bat gehiagorekin sakatu dute zelaian, baina markagailua ez da mugitu.


Berdinketa gazi-gozoa izan da talde katalanaren aurka arratsaldean lortutako puntua. Markagailuan aurrea hartu duen arren, ez dute lortu hiru puntuak etxean geratzea. Datorren astean SD Logroñes bisitatuko dute. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Gómez (Zoilo, min. 81), Kortajarena, Marín (Teijeira, min. 72), Olasagasti (P. Rodríguez, min. 81), Magunazelaia (Garrido, min. 81), Martón eta Martín (G. de Zarate, min. 60).

CE Sabadell: Ortolá, Astals, Molina, Resta, Morgado (kap.), Carrión (Gurdiel, min. 69), Corbalán (López, min. 88), Herrera, Gualda (Athuman, min. 88), A. Fernández (Kopotun, min. 69) eta Keita (Delgado, min. 56).

Golak: 1-0 Gabilondo, min. 48; 1-1 Herrera, min. 79.

Epailea: Monter Solans. Etxeko taldeko Magunazelaia eta Olasagastiri eta kanpoko Herrerari atera die txartela. Etxeko G. de Zárate kaleratu du bi txartel ikusi ostean (min. 85).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!