Realak bana berdindu du Viajes Interrías taldearen aurkako intentsitate handiko norgehiagokan.
Realak oso ondo hasi du norgehiagoka. Sarriegik area ertzean baloia lapurtu, erdiratu eta Ixik egindako golaria esker aurretik jarri dira markagailuan Txuri-Urdinak. Zailena egina zegoen, baina ezohiko ekintza batean, María Gómezek banakoa ezarri du markagailuan Juliaren aurrean bakarrik gelditu ondoren. Nabarmentzeko gehiagorik gabe, berdinketarekin joan dira atsedenaldira.
Hasierako intentsitate handia mantendu da aldageletatik igaro ondoren. Aukerak izan dituzte, kanpokoek langa jo ondoren, atezainak aldentzeko zailtasunak izan dituen, urrutiko jaurtiketa batekin erantzun du Intzak. Anoetako jokalaria bera izan du hurrengo minutuetan aukerarik onena izan duena, Heleneren pase bikain baten ondoren atezainaren aurrean gelditu da baina Patrician jotzen amaitu du baloiak. Neurketa amaitzear zegoenean, aukera bikoitza izan du etxeko taldeak, Heleneren jaurtiketarekin lehenik eta horren alderaketa baliatuz Marenek egindakoarekin. Horrek ez du balio izan bigarrena sartzeko eta berdinketarekin amaitu da neurketa.
Realak, Athletic Club C taldearen etxea bisitatuko du datorren astean.
Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa
Real Sociedad: J. Arrula, H. Uranga, Omaya, Solo, Etxebeste (Enara. L, min. 81), Zunzu (Maren, min.65), Naroa, Guridi (Intza, min.46), Sarriegi, Irune (Uxue, min. 75) eta Ixi (Helene. Min.65).
Viajes InterRías: Patricia Curbelo, Sara, Paula, Catarina, Ester, Nerea (Alba, min. 46), María, Andrea (Lombardero, min.46), Da Silva, Jennifer y Tatiana.
Golak: 1-0: Ixi, min. 4; 1-1: María Gómez, min. 14;
Epailea: Etxeko Naroa eta kanpoko Dolores zigortu ditu.