MARÍA VALLE

Gaztetasuna eta sendotasuna defentsarako

Vídeo

Reala eta Real Madrid akordio batera iritsi dira María Vallek talde txuri-urdinean utzita joka dezan 2024-2025 denboraldiaren amaierara arte. Klubak jokalari sevillarrarekin ere akordioa lortu du.

María Valle Los Palacios eta Villafranca herrikoa da (Sevilla) eta 19 urte ditu. Erdiko atzelaria da, baloi-irteera oso ona duena; gainera, defentsan sendoa da eta aireko joko ona du. Gaztea izan arren, urte batzuk daramatza Espainiako futbolaren maila gorenean lehiatzen. Vallek Real Betiseko beheko mailetan hasi zuen bere ibilbidea (19-20). Bost denboraldi eman zituen bertan eta lehen taldean finkatu zen. Aurtengo urtarrilean Real Madridek fitxatu zuen eta orain talde txuri-urdinera heltzen da defentsaren erdialdea indartzeko. Gainera, Espainiako selekzioarekin beheko mailetan aritu da eta 19 urtez azpiko Europako txapelduna izan zen 2022an.

Jokalaria, Poliklinika Gipuzkoan azterketa medikoa egin eta Reale Arenako bulegoetan kontratua sinatu ondoren, Joseba Ibarburu presidenteordearekin eta Alex Uranga kontseilariarekin batera, "oso pozik aukera handiko klub handi batera iristeagatik" agertu da.

Ongi etorri, María!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!