SEVILLA FC 1-1 REAL SOCIEDAD

Gehiago merezi dute

Vídeo

Realak bana egin du Jesus Navas Estadioan Sevillaren aurka, orokorrean txuri-urdinak nagusi izan diren neurketa batean.

Gipuzkoarrak askoz gehiago izan dira lehen zatian, batez ere lehen ordu erdian. Barbara, korner batean burukada batekin, kanpokoak aurreratzeko zorian izan da, baina atezainak saihestu egin du. Leirek eta Nereak ere, urruneko jaurtiketekin, Ramosi lan gehiago jarri diote. Nuriak langarekin egin du topo korner batean, ordu erdia bete denean. Sevillarrak kontraerasoan saiatu dira azken txanpan, eta Mariasunek Pinelen gola saihestu du atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, lehenengoan baino aukera gutxiagorekin, baina eraginkortasun handiagoarekin. Nerea Eizagirrek, areaz kanpoko ezkerkada batekin, aurretik jarri ditu txuri-urdinak markagailuan. Beste gol bat izugarria. Zailena eginda zirudien, baina etxekoek berehala erantzun dute. Baloia berreskuratu du eta Ana Francok, Mariasunen aurrean bakarrik geratu eta gero, ez du barkatu. Reala garaipenaren bila aritu dira amaierara arte. Ez dira berdinketarekin konformatu, baina markagailua ez da berriro mugitu.

Horrela, gipuzkoarrek denboraldiko lehen berdinketa lortu dute laugarren postuan jartzeko. Datorren asteburuan Valencia CF taldearen aurka jokatuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Ramos, Ramírez, Calderon, Pina (A. Franco, min. 63), Pinel (Coleman, min. 63), Virgy, Payne (Armengol, min. 88), Luik, Amparito (Bores, min. 91), Rivero eta Gabarro (Merida, min. 88).

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Maitane (Itxaso, min. 77), L. Baños (Cecilia, min. 46), Gemma (Nahikari, min. 77), Barbara (Amaiur, min. 77), N. Eizagirre eta Franssi.

Golak: 0-1: N. Eizagirre, min. 60; 1-1: A. Franco, min. 68

Epailea: Cebollada Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko A. Francori eta kanpoko L. Bañosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!