Sansek ezin izan du punturik lortu gaur arratsaldean Artunduagan jokatutako derbia Bilbao Athleticen aurka bat eta huts galdu eta gero. Txuri-urdinen zoritxarreko jokaldi batean, etxekoek aurrea hartu eta gipuzkoarrek, hamarrekin jokatu dutenek azken ordu erdia, ezin izan dute berdinketa lortu azken uneetan. Gazteek baloia mantentzen saiatu dira eta beraien joko ideiari leial mantendu dira etxekoen presio intentsu eta aurreratua gainditzeko. Kosta egin zaie bi taldeei aukerak sortzeko garaian, baina minutuak aurrera joan diren heinean, Sanse Simonen atera iristen hasi da. Argienean, etxeko atezainak kornerrera desbideratu du Muguruzaren jaurtiketa indartsua. Dinamika mantendu egin da aldageletatik bueltan. Baloia txuri-urdina izaten jarraitu du eta bizkaitarrek ez dute presioa jaitsi. 57. minutuan iritsi da partidako gol bakarra. Txuri-urdinen zoritxarreko jokaldi batean, autogolean amaitu dena, neurketa erabaki du. Berdinketaren helburua zaildu egin da minutu gutxira Le Normandek bigarren horia ikusi eta gero. Azken ordu erdia hamarrekin jokatu arrean, gipuzkoarrek bere zelaian itxi dute Bilbao Athletic eta gutxigatik ez dute banakoa lortu Bautista eta Muguruzaren burukadetan. Gipuzkoarrek hiru puntu berri lortzen saiatuko dira hurrengo igandean Zubietan Barakaldoren aurka. Fitxa teknikoa: Bilbao Athletic: Simon, Sillero, Nuñez, Unai Bilbao, Lopez, Tarsi, Olaetxea (Nolaskoain, min. 81), Guruzeta (Oteo, min. 72), Bengoa (Undabarrena, min. 92), Cordoba, Villalibre. Sanse: Sisniega, Odriozola, Le Normand, Lapeña, Kevin Rodrigues, Sanz, Guridi (Jauregi, min. 87), Sangalli (Guevara, min. 63), Merquelanz, Muguruza (Olaizola, min. 85), Bautista. Gola: 1-0: Sisniega (b.a), min. 57. Epailea: Sanchez Alba. Txartel horia erakutsi die etxeko Lopez, Sillero, Tarsi, Villalibre eta Cordobari, eta kanpoko Sanz, Guridi eta Odriozolari. Le Normand egotzi du 61. minutuan bigarren txartel horia erakutsi eta gero. Imanol Alguacilek “mutilen jarrera eta nortasuna” goraipatu nahi izan ditu partida amaieran, “helburu zail baten bila azken une arte borrokan egoteagatik”. Alguacil nahigabetu da “gure minutu honetan aukera gehiago sortu ez izana eta zoritxarreko bi jokaldi horiengatik”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin