Real C-k 0-2 galdu du gaur arratsaldean Derioren aurka Zubietan. Lehen zatia oso lehiatua izan da, baina txuri-urdinek aukera gehiago izan dituzte. Samuyiwaren eta Gorosabelen abaguneekin lehen gola bilatu dute, baina ez dute lortu. Bigarren zatian donostiarrek gogor jarraitu dute, baina bizkaitarrek ateratako korner baten aldaratze baten ondoren Unax Boadak lehenengoa sartu du kanpokoentzat. Handik gutxira, Javi Jimenezek txartel gorria ikusi du zalantzazko jokaldi batean, baloia eskuetan zuenean Álvaro Fernandez lurrera bota ostean. Penaltia. Alvarok berak sartu du penaltia 0-2 jarriz. Porrot gogorra gure hirugarren taldearentzat du. Hurrengo jardunaldian San Ignacio taldearen aurka burua altxatu behar da.
Fitxa teknikoa:
Real C: Jiménez, Peral, Segurola (kap.), Calderón, Arana (Galilea, min. 81), Owono (Sáenz, min. 70), I. Aguirre (Oleaga, min. 70), Nebreda (Elcano, min. 53), D. López, Samuyiwa (Garitaonaindia, min. 81) eta J. Gorosabel.
CD Derio: Ríos, Etxeandia (Imaz, min. 70), Lechosa, Mayo (kap.), Barrón (Saralegui, min. 70), Expósito, Gabiña, Moral (Fernández, min. 70), De la Parra (Calle, min. 63), Del Campo eta X. Ugalde (Boada, min. 58).
Golak: 0-1: Boada, min. 69; 0-2: A. Fernández, min. 83.
Epailea: Xabier Carballo. Txartel horia erakutsi die etxeko Samuyiwa eta Oleagari eta kanpoko Mayo, Etxeandia eta Del Campori. Etxeko Jimenezi txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 81).