Realak berebiziko garrantzia duen partida bati egingo dio aurre gaur gauean. Kopako final-laurdenek ilusioz betetzen gaituzte etor daitekeenagatik, baina jakitun izanik laurogeita hamar minutu, edo gehiago, zain ditugula. Emozio, intentsitate eta hanka indartsuko laurogeita hamar minutu izango dira. Finalerdiak hor daude, baina irabazi egin behar da. Txartela Mendizorrotzan erabakiko da.
Reala oso ondo iristen da. Matarazzok taldea "entxufatzea" lortu du, bikain lehiatzen ari da eta segurtasuna ematen du. Gezia gorantz du, baina gaur gauekoak hori baino gehiago eskatzen du. Gasteizko norgehiagokak heldutasuna, kontzentrazioa, eraginkortasuna eta ‘plus’ hori eskatzen du aurrera egin ahal izateko. Taldeak badaki zer den kanporaketa horietara iristea eta final batera iristeagatik lehiatzea. Kasu honetan zaleekin biziko den final bat, patuak zor diguna.
Eszenatokia ez da egokiena. Mendizorrotza gurutzatua dugu azken urteetan. Han ez dugu gure futbolik onena egitea lortu. Talde lehiakorra da, eta primeran aprobetxatzen ditu bere bertuteak eta ezaugarriak. RCD Espanyolen etxean irabazi ondoren iristen da hitzordura, eta, bere jendearen bultzadarekin, ehuneko ehunean egotera behartuko gaituzte eta, batez ere, oso ondo egotera bi areatan. Lortzen badugu, finalerdiak gertuago egongo dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin