Realak Sporting Club Huelva hartuko du larunbatean, 12:00etan, Liga F txapelketako 23. jardunaldiko partidan.
Reala ligan elkarren segidako bi porrota pilatu ondoren iritsi da, eta garaipenaren bidera itzultzeko asmoz aterako da zelaira. Erreginaren Kopako finalera iritsi ondoren, txuri-urdinek ez dute lortu 3 puntu gehitzea ligan. Natalia Arroyo entrenatzaileak prentsaurrekoan esan duenez, "Taldeak irabazi egin behar du. Badaki eta lortu nahi du. Areak menderatu behar ditugu, pazientzia izan behar dugu eta sentsazioak berreskuratzeko gure jokoa egin behar dugu".
BIGARREN TALDEA
Bigarren taldea ere etxera itzuliko da Huescaren aurkako neurketarako. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan hasiko da neurketa. Azken partidan bolada ona eten ondoren, garaipenaren bidera itzuli nahi dute beraien zaletuen aurrean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin