Realak Valentziara bidaiatuko du VCF Femenino taldearen aurkako norgehiagokarako. Neurketa igandean jokatuko dute eguerdiko 12:00etatik aurrera Antonio Puchades zelaian.
FC Bartzelonaren aurkako porrot gogorraren ondoren, garaipen gosearekin iritsi dira txuri-urdinak. Sentsazio hobeak izan nahi dituzte, eta nola ez, hiru puntuekin etxera itzuli. Sanchez Vera entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, "Valentziak irabazi egin behar du lehian jarraitzeko, eta oso zaila izango da. Hiru puntuen bila joango gara".
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen taldea aldiz, Gabonetako etenaldiaren ondoren itzuliko dira, eta ez da nolanahiko itzulera, izan ere, SD Eibar Bren aurkako derbia jokatuko dute igande honetan, 17:30etik aurrera, Unben. Norgehiagoka garrantzitsua da, aldeak murriztu eta goiko postuetarako borrokan mantentzeko aukera baidaukate.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin