SANSE 2-4 BARAKALDO

Gehiegizko zigorra

Vídeo

Sansek porrota jasan du gaur arratsaldean Zubietan Barakaldoren aurka bi eta lau galdu eta gero partida ireki batean.

Gipuzkoarrak oso indartsu atera dira partidara, lehen minutuetan hiru aukera oso argirekin. Lehenengoan, ezkerretik egindako erdiraketa bat aprobetxatu du Lobetek txuri-urdinak markagailuan aurreratzeko. Baina bizkaitarrak gutxitik gehiagora joan dira, partidaren minutuek aurrera egin ahala. Penaltiz, Cerverok berdinketa lortu du. Eta okerren pasatzen ari zirenean, Robert Navarrok, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, gipuzkoarrak berriro jarri ditu aurretik.

Markagailua alde, baina garaipena oraindik ziurtatuta egon gabe. Txuri-urdinek neurketa kontrolatzen jarraitu dute, nahiz eta Barakaldok aurpegia eman. Navarro, Martin eta Roberto Lopez (azken hau bereziki), erremate onak eginda, garaipena bideratzear egon dira, Rabanillok saihestu duen arren. Eta hirugarren gola sartzetik binakora. Doncelek, area barrutik egindako jaurtiketa baten ostean, berdinketa lortu du. Partida asko zabaldu da azken ordu erdian, bi taldeentzako alternatibekin. Cerverok, zelai erditik egindako jaurtiketa ikusgarriarekin, ezustean harrapatu du Zubiaurre, amaierarako hogei minutu pasatxora, kanpokoei garaipena emanez. Cerverok berriro ere, penaltiz, laugarrena egin du.

Txuri-urdinek gehiegizko zigorra jaso dute, denboraldiko bigarren porrota jaso baitute euren etxean. Hurrengo jardunaldian, etxean, Valladolid Promesasen aurka neurtuko dituzte indarrak, laugarren postuaren lehia horretan.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Blasco, Zubimendi, Pacheco, Lucbert (Thior, min. 74), Gorostidi, R. Navarro, Olasagasti (Veiga, min. 59), Martin, R. Lopez (Garrido, min. 68), Lobete.

Barakaldo: Rabanillo, Agirrezabala, Galan, Barrera, J. Lopez, Seguin (Olaizola, min. 76), Cervero (Martinez, min. 86), Gandara, Alamo (J. Sanchez, min. 66), Algarra.

Golak: 1-0: Lobete, min. 3; 1-1: Cervero (p.), min. 25; 2-1: Navarro, min. 33; 2-2: Doncel, min. 58; 2-3: Cervero, min. 71; 2-4: Cervero (p.), min. 85

Epailea: Pinto Herrera. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubiaurreri eta kanpoko J. Lopez eta Cerverori. Barakaldoko Galan kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondorene (min. 90).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!